Astelehena, 2008 Uztaila 7
Etxerat-eko ordezkaritza bat Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean izan zen 2008ko ekainaren 26an. Jose Cruz Cotok, Egoitz Coto euskal presoaren aitak, batzordean parte hartu zuten alderdietako ordezkariei preso hauek bizi duten egoeraren inguruko txosten bat eman zien. Jose Cruz Cotorekin batera Angel Figueroaren ama Mari Carmen Fernandez, Joseba Asensio euskal preso zenaren arreba Bego Asensio eta Ainhoa Baglietto abokatua izan ziren Legebiltzarrean.
Berriak, Bideoak |
Osteguna, 2008 Apirila 3
Gaur goizean Donostian eskainitako prentsaurrean Fernando Etxegaraik parte hartu du eta Euskal Herrian libre bizitzeko duen eskubidea aldarrikatu du. Askatasunak presoen aurkako neurriak salatu ditu.
Berriak, Bideoak |
Larunbata, 2007 Azaroa 17
Uztailaren 30n, Algortako San Inazio jaietan bertso-bazkaria egin ostean, txikiteoan ibili ziren Amets Arzallus eta Andoni EgaƱa bertsolariak herriko tabernetan zehar. Amnistia tabernan presoak gogoratu eta beste bertsoen artean bideoan ikus daitezkeen bertsoak bota zituzten Anjel Figueroaren inguruan.
Bideoak |
Larunbata, 2007 Azaroa 17
Anjel Kalera! herri ekimena abiatu dute 50 bat algortarrek. Ukberri.net-ek ateratako argazkiak dira hauek.
Berriak, Bideoak |