'Berriak' atalaren artxiboa
Osteguna, 2008 Urria 2
Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak hainbat hitzordu jarri du gaur eta hurrengo egunotan. Gaur, arratsaldeko 19:30ean, herri asanblada egingo dute Berangoko kultur etxean, “amnistiaren aldeko mugimenduaren aurkako auziaren, atxiloketen eta espetxeratzeen inguruan hausnarketa egin eta aurrera begira jartzeko”. Bihar, berriz, arratsaldeko 20:00etan gaixotasun larria eta sendaezina duen Anjel Figueroa presoaren askatasuna aldarrikatuko dute Telletxe plazan egingo den elkarretaratzean.
Berriak |
Asteazkena, 2008 Urria 1
Gaixotasun larria eta sendaezina duen Anjel Figueroa Algortako preso politikoaren bizi baldintzen salaketa eta askatzeko aldarria Hego Amerikara heldu dira “Resumen Latinoamericano TV” telebista saioaren bidez. Argentinan, Uruguain eta Venezuelan zuzenean eta mundu osoan Internetez ikus daitekeen saioaren azken erreportajean, irailaren 25ekoa, Carlos Aznarez eta Maria Torrellas kazetariek Mari Karmen Fernandez Anjel Figueroaren amari egindako elkarrizketa emititu zuten.
Berriak |
Osteguna, 2008 Iraila 25
Anjel Figueroak krisialdi epileptiko larriak izan zituen joan zen astean. Horretara, bisitara joan zitzaizkion lagunak eta familiarrak oso txarto ikusi zuten, eta etxekoekin aurrez aurreko bisitan bertan krisialdi larria izan zuen. Aurreko egunetan bestelako krisialdiak izan zituela adierazi zien etxekoei.
Berriak |
Asteazkena, 2008 Iraila 10
Anjel Figueroa aste oso bat egin du Gurutzetako ospitalean, irailaren 1etik 8ra arte, bere egoeraren errebisioa egiteko.
Berriak |
Ostirala, 2008 Iraila 5
Abuztuko geldiunearen ostean, 60 bat lagunek egin dute elkarretaratzea, arratsaldeko 8etan, Algortako Telletxe plazan, euren herrikide eta preso gaixo Anjel Figueroaren askatasuna aldarrikatzeko. Gaurtik aurrera, toki eta ordu berean egingo dute kontzentrazioa ostiralero.
Berriak |
Igandea, 2008 Uztaila 27
Uribe Kosta eta Erandioko ehunaka lagunek parte hartu dute gaur euskal preso gaixoak aska ditzaten eskatzeko Etxeratek Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hondartzetan deitutako mobilizazioetan. Algortako Ereagan 120 bat lagun batu dira, ikurrinez eta eskualdeko preso eta errefuxiatuen argazkiak eraman dituztela, preso gaixoen zein zigorra beteta dutenen askatasuna aldarrikatzeko. Era berean, Anjel Figueroa preso algortarrarek pairatzen duen egoeraren larritasuna nabarmendu nahi izan dute eta tortura eta sakabanaren aurkako leloak ere erabili dituzte.
Berriak |
Ostirala, 2008 Uztaila 18
Elkarretaratzea Paella egunean: uztailak 25, ostirala, Getxoko Aixerrotako zelaiak, 12:30.
Berriak |
Ostirala, 2008 Uztaila 18
Ahoa proposamen etikoekin, giza eskubideen aldeko aldarrikapenekin zein biktima batzuei bakarrik egindako omenaldiekin betetzen zaien horiei bideo bat ikustea gomendatuko nieke. Uribe Kostako preso politikoen Etengabe web orrian aurkitzen da. Uztailaren seian Gasteizko Legebiltzarreko Giza Eskubideen batzordean zenbait senide eta abokatuk eginiko agerraldia ikus liteke. Edozein ideologiaren gainetik, pertsona izaten jarraitzen dugun edo ez frogatzeko aukera paregabea. Bele beltzek uso zuriei buruz berba egiten diguten herri honetan.
Berriak |
Asteartea, 2008 Uztaila 8
Ostiral honetan, uztailak 11, beste mobilizazioa egingo da Anjel Figueroaren alde Algortan.
Berriak |
Astelehena, 2008 Uztaila 7
Etxerat-eko ordezkaritza bat Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean izan zen 2008ko ekainaren 26an. Jose Cruz Cotok, Egoitz Coto euskal presoaren aitak, batzordean parte hartu zuten alderdietako ordezkariei preso hauek bizi duten egoeraren inguruko txosten bat eman zien. Jose Cruz Cotorekin batera Angel Figueroaren ama Mari Carmen Fernandez, Joseba Asensio euskal preso zenaren arreba Bego Asensio eta Ainhoa Baglietto abokatua izan ziren Legebiltzarrean.
Berriak, Bideoak |