'Berriak' atalaren artxiboa
Astelehena, 2008 Uztaila 7
Etxerat-eko ordezkaritza bat Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean izan zen 2008ko ekainaren 26an. Jose Cruz Cotok, Egoitz Coto euskal presoaren aitak, batzordean parte hartu zuten alderdietako ordezkariei preso hauek bizi duten egoeraren inguruko txosten bat eman zien. Jose Cruz Cotorekin batera Angel Figueroaren ama Mari Carmen Fernandez, Joseba Asensio euskal preso zenaren arreba Bego Asensio eta Ainhoa Baglietto abokatua izan ziren Legebiltzarrean.
Berriak, Bideoak |
Igandea, 2008 Uztaila 6
Gaixotasun larriak dituzten euskal presoak aske uzteko galdegin zuten atzo arratsaldean hirurehun lagun inguruk, Donostian, “Juango Rego egoera larrian. Gaixorik dauden presoek kalean egon behar lukete. Kalera orain!” lemapean. Anmistiaren Aldeko Mugimenduak deitutako manifestazioa inolako istilurik gabe izan zen, Ertzaintzaren zaintzapean. Manifestariek PSOEren aurkako eta euskal presoen aldeko oihuen artean egin zuten ibilbidea.
Berriak |
Larunbata, 2008 Uztaila 5
Larriki gaixo dagoen Anjel Figueroa Algortako preso politikoaren osasun egoeraren okerragotzeaz kezkatuta, atzokoan, 70 bat lagunek egin zuten elkarretaratzea Algortako Telletxe plazan, Anjel kalera! herri ekimenak deituta. Horretaz gain, Mikel Ibañez preso gaixo elgoibarraren egoera salatu zuten algortarrek.
Berriak |
Ostirala, 2008 Uztaila 4
MANIFESTAZIOA: uztailak 5, larunbata, 17:30ean, Donostiako Bulebarretik abiatuta.
Berriak |
Osteguna, 2008 Uztaila 3
Larriki gaixo dagoen Anjel Figueroa Algortako preso politikoaren osasun egoeraren okerragotzea ikusita, ostiral honetarako, uztailak 4, elkarretaratzea deitu du Algortan Anjel kalera! herri ekimenak. Protesta 20:00etan izango da Telletxen. Figueroa atzo ospitaleratu behar izan zuten berriro ere bi krisialdi bortitz pairatu ondoren. Orain dela aste bat atera zuten Txagorritxutik Langraizko espetxera atzerako bidean eramateko. Ekainaren 25ean eman zioten alta medikua azkenengoz, eta azken hilabeteotan ospitaletik espetxera eta espetxetik ospitalera darabilte, gurpil ero batean.
Berriak |
Asteazkena, 2008 Uztaila 2
Anjel Figueroarekin egiten ari direnak erakusten du PSOEren espainiako gobernuak, preso politikoak suntsitzeko helburuz darabilen espetxe politikaren krudeltasuna eta mendeku gosea norainokoa den.
Berriak |
Asteazkena, 2008 Uztaila 2
Gaixo larri eta sendaezina den Anjel Figueroa Algortako preso politikoa ospitaleratu behar izan dute berriro ere bi krisialdi bortitz pairatu ondoren. Figueroa Txagorritxun dago orain baina medikuak aztertzen ari dira Gurutzetako ospitalera eramatea ala ez. Figueroa orain dela aste bat atera zuten Txagorritxu ospitaletik Langraizko espetxera atzerako bidean eramateko. Ekainaren 25ean eman zioten alta medikua azkenengoz, eta azken hilabeteotan ospitaletik espetxera eta espetxetik ospitalera darabilte, gurpil ero batean.
Berriak |
Osteguna, 2008 Ekaina 26
Hilero bezala, biharko, ekainaren azken ostiralerako, hainbat kontzentrazio deitu du Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak Euskal Herri osoan. Uribe Kostan eta Erandion zortzi hitzordu izango dira: 19:30ean, Armintzan, bus geltokiaren aurrean; 20:00etan, berriz, Erandion, metro aurrean; Leioan, Boulevardean; Itzubaltzeta / Romon, Xake plazan; Algortan, Telletxe plazan; Berangon, Gudari enparantzan; Sopelan, udaletxe aurrean eta Urdulizen, BBVAren aurrean. Elkarretaratzearen ondoren, taloak egingo dituzte Leioako Kurkudi eta Algortako Amnistia tabernetan. Ekainaren azken ostiral honetan eskualdean egingo diren mobilizazioetan, batez ere Mikel Ibañez eta preso gaixoen egoera nabarmenduko da, Anjel Figueroa algortarrarena tartean; bai eta herri bakoitzeko presoak ere.
Berriak |
Osteguna, 2008 Ekaina 26
Anjel Figueroari atzo Txagorritxu ospitalean alta eman eta berriro Langraitzeko espetxera eraman dute. Berez albiste ona izan zitekeena, Anjelen kasuan kezkatzeko modukoa dela azpimarratu nahi dugu. Izan ere, Anjelen gaixotasunak okerrera egin du azken aldian eta diagnostiko medikoetan behin eta berriro adierazi bezala espetxean ez ditu behar dituen baldintzak bertan izateko. Gauzak horrela, gurpil zoro batean sartuta dago: espetxera eraman, baldintza okerrak izanik berriro krisialdiak izan, egun batzutarako ospitalera atera eta berriro espetxera. Horrela darama azken urtea, etengabe.
Berriak |
Larunbata, 2008 Maiatza 24
Atzo, maiatzak 23, berriro eraman behar izan zuten Anjel Figueroa Txagorritxuko ospitalera, krisialdi larriak izan ondoren. Preso gaixo algortarraren egoeraren xehetasunak jakin artean, Figueroaren egoera egunetik egunera larriagotzen ari dela ohartarazi nahi dugu. Epilepsia krisialdiak maizago izaten ditu eta gero eta gogorragoak, gainera. Azken hilabeteetan sarri eraman behar izan dute ospitalera, krisialdien larritasunagatik. Hala ere, ordu edo egun batzuk ospitalean egon, eta berriro eraman dute Langraizko espetxera. Hartara, berriro ere preso politiko algortarra behingoz aska dezatela exijitzen dugu.
Berriak |