Sarrera
2008 Azaroa 21
ukberri.net

Argazkian, Ainhoa Baglieto abokatua eta Elgoibarko AAMko kide bat gaurko agerraldian / Askatu.org
Mikel Ibañez preso politikoa elgoibartarra ekainean eraman zuten Debako bere etxera espetxealdi arindua bete zezan. Marilo Gorostiaga iruñearra eta Anjel Figueroa algortarra, berriz, azaroaren 12an atera zituzten espetxetik. Hala ere, kalean baina oraindik ere “preso” dituztela salatu du gaur, Donostian egindako prentsaurrekoan, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM). Gaixotasun larria dute hirurek eta kontrol neurri oso zorrotzak ezarri dizkiete. Figueroari dagokionez, etxean lo egin behar du eta etxea aldatuz gero espetxearen baimena behar du. Medikuarengana joateko baimena eskatu behar dio kartzelari, eta ezin du Getxo udalerritik irten medikura joateko, baldin eta nahikoa arrazoi ez badago. Salbuespen gisa, etxetik atera ahal izango du 16:00etatik 18:00etara, betiere Getxotik irten gabe.
Gainera, espetxeko gizarte zerbitzuek astean bi telefono bidezko kontrol egingo ditu, astean birritan Bilboko gizarte zerbitzuen egoitzara joan beharko du sinatzera, eta presondegiko medikuei bere osasun egoeraren berri eman beharko die. Toki zehatz batzuetara joateko debekua ere ezarri diote algortarrari. Gaur jakin da, bestalde, larriki gaixo ere dagoen Juanjo Rego Langraiztik atera dutela. Bitartean, Soto del Realgo (Madril, Espainia) espetxean dauden euskal preso politikoek “bizi baldintzak jasan ezinak” direla salatu eta “isolamendua eguneroko ogia” dela adierazi dute idatzi batean. Une honetan bost euskal preso politiko daude isolamenduan. Soto del Realen dago Irantzu Gallastegi berangoztarra, Arane umearekin batera.
anjelkalera |
Berriak |
2008 Azaroa 12
ukberri.net

Argazkian, Anjel kalera! herri ekimenaren aurkezpena, 2007ko azaroaren 17an.
Gaixotasun larri eta sendaezina duen Anjel Figueroa preso politiko algortarra Langraizko espetxetik atera eta etxera eraman dute gaur arratsaldean, bertan zigorra bete dezan. Askatu.org Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren bitakorak Figueroa askatu dutela zabaldu arren, Algortako AAMko kideek UKBERRI.NETi adierazi diotenez, algortarra etxe kartzelan dago orain, egunero kalera bi orduz atera daitekeela. Hortaz, ez diote 92. artikulua ezarri, baina ez dakite zehatz zein den orain bere egoera juridikoa. Figueroarekin batera, Marilo Gorostiaga preso iruindarra Logroñotik atera du Espainiako barne Ministerioaren Espetxe Zuzendaritzak. Gorostiaga ere, preso gaixo larria eta sendaezina da. Pasa den urriaren 25ean bete zituen Figueroak 14 urte kartzeletan, urte guztiak epilepsia krisialdien artean eman dituela. Iazko apirilaren 12an, 92. artikulua aplikatu eta kalean zutea eskatu zuen defentsak baina epaileek uko egin zioten. Hilabete batzuk beranduago, azaroaren 17an, Anjel kalera! herri ekimena antolatu zuten Figueroaren lagun, senide eta herrikideek. “Anjel ekarriko dugu bizirik eta libre” agindu zuten orduan eta lehenengo zatia gutxienez lortu dute urte bateko lanaren ondorioz, Etxerat, Askatasuna, AAM osoa eta herritarrek lagun izan dituztela hamaika ekimenetan. AAMk gaur egindako balorazioan horretaz gogoratu da. Era berean, pozik agertu da bi presoak askatu dituztelakoan, baina ziegetan oraindik preso gaixo asko daudela azpimarratu du eta horiek ere askatzeko eskatu du.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra:
Marilo Gorostiaga eta Angel Figeroa aske gelditu dira gaur arratsaldean
Gaixotsaun larria duen Iruñearraren askatasun eskaera onartu da azkenean. AAMk bere poza agertu du eta gaixotasun larriak jota dauden beste guztiak ere aske uzteko eskatu du.
Marilo Gorostiaga eta Angel Figeroa gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoak gaur arratsaldean aske gelditu dira. Espetxeek instutuciones pentienciarias-eskatuzioten presoen askatasuna eta biak aske utzi dituzte azkenean.
Marilo Gorostiaga: Iruñea. 1956an jaioa. 94/12/18an atxilotua. Logroñoko espetxean egun.
1.- Osasun egoera: Eskuineko bularreko minbizia (Kartzinoma duktal infiltrantea)2005/05/03anKartzinoma duktal infiltrantea erakusten dute histologiako emaitzek. Uztailan mastektomiapartzial bat egiten diote Logroñoko Ospitalean. Abuztutik aurreraerradioterapia sesioakhartzen hasten da Iruñean. Bitartean Ginekologia kontsultara (COFES-Iturrama) doa non mioma uterino bat diagnostikatzen dioten: 2006ko otsailean bi miomaazaltzen ditu maginako EKOak. Honetaz gain, ondoriozko Linfedema, Diabetes Mellitus, Dislipemia mistoa eta Hipertentsio arteriala ditu.Onkologia, Ginekologia eta Fisioterapia kontsulta eta tratamenduen beharra du.
2.- Egoera juridikoa: 28 urtezigortua. 1998ko azaroan Espetxe Zaintzarako Epaitegiak baimentzen konfiantzazko medikuen bisitak; 1999an arazorik gabe gauzatzen dira bisitak. 2003ko otsaileanbisitarako baimena eskatzendu berriz eta espetxeko zuzendaritzak ez du baimentzen. 2005/03 15eanIruñeko espetxera eramateaeskatzen zaio Entzutegiko Espetxe Zaintzarako Epaile Zentralari, ebakuntza eta tratamendua bermatzeko (LOGPko 3. eta RPko 4. eta 208.1 artikuluen aplikazioa). Azkenean Logroñon bertan egin izan behar dute ebakuntza, 2005/07/01ean. 2006/12/12: Baldintzapeko askatasuna (92. art.) eskatzen ENko Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralari. 2007/04: Iruñeko espetxeak egindako eskaera (92. art.) atzera botatzen dute.
ANGEL FIGUEROA FERNANDEZ.- Getxo. Langraitzeko espetxean egun. Kordoba du destino espetxea. 1971ean jaioa. 1994/10/25ean atxilotua.
1.-Osasun egoera: Epilepsia tenporala eta eskuinaldeko zein zkerraldeko esklerosi mesiala. Gaixotasun larri eta sendaezina da hau: konbultsioak, portaera aldaketak eta delirioak eragin ditzake.. 2005etik aurrera, Epilepsia atakeak izan ohi ditu etengabe. 2006/06an ebakuntza bat egin zioten, lobektomia bat, hain zuzen. Honen ondotik, baina, krisiak areagotu zaizkio: 2006ko eta 2007ko uztailekoak dira larrienak; azken garaian etengabeko krisialdiak ditu eta alde fisiko zein psikologikoan larriki eragiten dio. Krisialdiak oso bortitzak dira, zauriak eragiten dizkionak. Azken urtean bere krisialdien maiztasuna areagotu egin da etengabe: aldiro eraman behar izan dute ospitalera, krisialdi bortitzen ondoren. Baina, aldi berean, Gurutzetako Ospitalean egindako kontsultak eta Cordobarako trasladoak tartekatu izan dira. Horren ondorioz, gose greba bat burutu behar izan du bere bizi-baldintzak hobetzearren. 2007ko urrian bi astez ingresatzen dute Gurutzetako ospitalean, eta bertan bere egoeraren larritasuna baieztatzen da: gaitza burmuineko ezkerraldean ere agertzen da. Baina, halere, hurrengo hilabetean Cordobara eramaten dute berriro, bere neurologoaren txostenari kasu egin gabe; hau da, gaixotasun mota honek egoera lasaia, loaldi ordutegi finkoa eta tentsiorik gabeko egoera eskatzen duela. 2008 urtea berdin hasten du: bi astez ingresatu behar izan dute Txagorritxun, abenduaren bukaeran izandako krisialdi gogor baten ondorioz. Berriro itzultzen dute Langraitzera, baina krisialdiek tartekatzen jarraitzen dute. Martxoaren 26ko gauean, 12tan, orain arte izan duen bortitzenetako bat izan zuen; erreanimatzen saiatu arren, bere onera etorri ezinean egon zen.. Aldiro ingresatu behar izaten dute Txagorritxun, krisiaren bortizkeria dela-eta. Azkena, hil honetako erdialdera.
2.- Egoera juridikoa: 30 urtetara zigortua, 2009/10/25ean betetzen ditu zigorraren 3/4ak. 2007/04/12: 92. art. aplikatzeko eskatzen du. 2007/07/31: Ukatzen diote eskaera. 2008/05: Epaileak ukatu dio kondenaren suspentsioa.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren irakurketa:
Ezer baino lehen gure poza adierazi nahi dugu Marilo eta Angel aske utzi diztuztelako.. Baina ezinbestean gogoratu nahi ditugu oraindik orain gaixotasun larriak jota espetxean aurkitzen diren 1e euskal preso politikoak, eta guzti hauen berehalako askatasuna eskatzen dugu. Bide honetan lanean jarraitzeko deia egiten diegu herritarrei. Mariloren kasuan gogoratu nahi dugu Iruñeako alde zaharrean bere askatasuna eskatzeko sorturiko plataformak azken hilabeteotan egin duen lana. Angelen kasuan ere berdin, ugariak izan baitira Algortan bere askatasuna eskatzeko ekimenak.
anjelkalera |
Berriak |
2008 Azaroa 11

Argazkian, Etxeratek igandean egindako agerraldia / Gaztesarea
Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak VIII. Batzar Nazionala egin zuen igandean, azaroak 9, Etxarri Aranatzen eta “espetxe politikaren erakusle diren hainbat testigantza” ezagutarazi zituen. “Errealitate hau eskutatzen dutenei” zuzendu ziren “sufrimendu hau bukatu arte behar denaren aurrean” aurkituko dituztela gaineratuz. Hala, datorren urtarrilaren 3rako nazio manifestazioa deitu dute Bilbon (17:30ean, Aita Donostiatik abiatuta) gaixotasun larriak dituzten presoen eta zigor osoa beteta dutenen etxeratzea exijitzeko.
Ehundaka senide eta lagun bildu ziren pasa den igandean, euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkarteak Etxarrin burutu zuen VIII. Batzar Nazionalean. Horren ostean emandako prentsaurrekoan, “espetxe politikaren erakusle diren” testigantza ezberdinak eman ziren, eta bukaeran, urtarrilaren 3rako nazio manifestazioa deitu zuen Etxeratek.
Elias Minerrek (Imanol Miner euskal preso politikoaren anaia) irakurritako oharra:
Sufrimendu guzti honek batzen gaitu. Batzuk errealitate hau ezkutatzen saiatzen ari dira, ari zarete, baina ezin duzue ukatu sufrimendu hori existitzen denik.
Giza eskubideetaz betetzen duzue ahoa, baina etekin politikoak lortzeko edozein giza eskubide urratzeko prest zaudetela argi uzten ari zarete. Guri, entzun duzuen bezela, sufrimendu honek batzen gaitu, bai, eta guzti horrekin bukatu arte behar denaren aurrean aurkituko gaituzue.
Ez soilik aurrean, konpromisoak biltzen jarraituko dugu, gure senideen eta gure eskubideen aldeko konpromisoen bila arituko gara. Modu batean edo bestean gizartearengana iritsiko gara, eta ez komunikabide batzuen laguntza izango dugulako. Gu eta gure senideek jasaten ari garena azalduko diegu, sindikatuei, eragileei, behar diren ate guztiak joko ditugu. Ez gara inoiz ixilik geldituko.
Gaur hemen bildu garen ehundaka senideoi errealitate guzti honek batzen gaitu. Eta bizi dugun krudeltasun guzti honen aurrean asko dugu egiteko eta salatzeko. Eta hemendik, deialdi garrantzitsua egiten dugu. Garrantzitsua, denon eskuetan dagoelako euskal preso politikoak bizirik eta betirako etxeratzea. Gaixotasun larriak dituzten gure senideak kaleratzeko. Zigor osoa betea duten gure senideak gure ondoan behar ditugulako. Eta horretarako, Urtarrilaren 3an Nazio Manifestaldia burutuko dugu Bilbon. Arratsaldeko 17:30ean Aita Donostiatik abiatuko dena.
Etxean eta bizirik nahi ditugulako, urtarrilaren 3an denok Bilbora!
anjelkalera |
Berriak |
2008 Azaroa 7
Irudietan, Etxeratek azaroaren 5ean emandako prentsaurrekoa.
ELKARRETARATZEA: ostiralero, 20:00etan, Algortako Telletxe plazan.
Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak egoeraz kezkatuta azaldu da. Dagoeneko larriki gaixorik dauden eta askatasuna ukatu zaien presoak 14 direla salatu du, eta Mikel Gil “Kurika” preso txantrearraren egoera larria azpimarratu du. Horrekin batera Nafarroako parlamentua kritikatu du Etxeraten ordezkaritza bati harrera ez egiteagatik, eta azkenik, mobilizaziorako deia zabaldu du. Gaixorik eta osasun arazoekin diren presoen artean, Algortako semea dugu horietako bat. 1971ean jaiotako Anjel Figueroa 14 urte daramatza espetxean, egun Gasteiz inguruko Langraiz espetxean. Epilepsia tenporala eta eskuinaldeko zein ezkerraldeko esklerosi mesiala dauka. Etengabeko krisialdi epileptiko larri eta bortitzak izaten ditu konorte galerekin. Gaur, ostiralero bezala, elkarretaratzea izango da 20:00etan, Algortako Telletxe plazan.
Etxeratek Txantreako (Iruñea) Mikel Gil Cervera “Kurika” euskal preso politikoaren egoera larria salatu zuen asteazkenean emandako prentsaurrekoaren bitartez. Aurretik, urriaren 30ean, krisi berri bat pairatu ostean, Gil bere buruaz beste egiten saiatu zela zabaldu zuten. “Azken asteetan bere osasun egoera okertu den arren, Espetxe Erakundeek eta Justizia espainolak 92. artikuluaren aplikazioa edota Iruñeako kartzelara eramateko aukera ukatu du”, salatu zutenez. Are gehiago, bere psikologoa den Ohiana Barriosek gaineratu zuen espetxeak ukatu egin duela “gertuko medikuek Kurika artzatzeko aukera” ere.
Nafarroako Parlamentuari kritika
Prentsaurrean Mattin Troitiño euskaraz eta Miguel Olaiz gazteleraz euskal preso politikoen kolektiboak bizi duen “egoera kezkagarria” azaldu zuten, eta larriki gaixorik dauden eta askatasuna ukatu zaien presoak dagoeneko 14 direla ohartarazi zuten. Gainera, Nafarroako Parlamentua zuzenean kritikatu zuten gai honi buruz hitz egiteko asmoa zuen Etxeraten ordezkaritza bati harrera ez egiteagatik. Azkenik, egoera honi aurre egin eta mobilizatzeko dei egin zioten jendarteari. Mikel Gilek balizko delirio krisiak izan zituen orain 15 urte. 1996ean artatu zuen psikiatraren diagnostikoaren arabera, Antsiazko depresioaren patologia eta oinarrizko pertsonalitatearen desoreka da bere gaitza. Konfiantzazko psikiatrarekin kontsultak izan zituen. Horretaz gain, artrosia eta artikulazioetako arazoak: kondromalazia errotuliarra, artosi femurtibiala, eskuineko belauneko meniskoko lesioa eta zerbikalgia. Konfiantzazko psikologoarekin zituen bisitak debekatu dizkiote. Egun Zuerako (Zaragoza, Espainia) espetxean dago 30 urtetara zigortua.
Mikel Gil etxera!
Anjel kalera!
Preso gaixo larriak kalera!
anjelkalera |
Berriak, Bideoak |
2008 Urria 31

Argazkian, eguerdian Gurutzetan izandako kontzentrazioa.
Argazki gehiago
Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak preso gaixo larriak kaleratzea aldarrikatzeko daraman kanpainaren harira, elkarretaratzeak egin dira eguerdian hainbat ospitale aurrean, “preso gaixo larrien askatasuna exijitzeko”. Besteak beste, Gurutzetako kontzentrazioan parte hartzeko deia eginda zuen Uribe Kostako Etxeratek. Bertan, 90 lagun inguru elkartu dira, euskal errepresaliatuen senideak, osasun arloko profesionalak eta sindikatu ezberdinetako delagatuak tartean zirela. Gaixorik eta osasun arazoekin diren presoen artean, Algortako semea dugu horietako bat. 1971ean jaiotako Anjel Figueroa 14 urte daramatza espetxean, egun Gasteiz inguruko Langraiz espetxean. Epilepsia tenporala eta eskuinaldeko zein ezkerraldeko esklerosi mesiala dauka. Etengabeko krisialdi epileptiko larri eta bortitzak izaten ditu konorte galerekin.
Izatez, gaixotasunen sorlekua da espetxea. Baina, egoera “are eta larriagoa bilakatzen da” euskal preso politikoen kasuan, Etxeratek salatu duenez, “ezartzen zaien espetxe politika berezituagatik”. Horren adibide jarri ditu euskal preso politikoen senideen elkarteak “konfiantzazko medikuen asistentzia ukatu edota mugatua dutela, espetxeetako mediku eta funtzionarioen kolaborazio eskasa, ospitaleetara egin beharreko irteerak behar bezala ez egitea, sakabanaturik eta urrundurik dituztela, eta gainera isolaturik mantentzen dituztela kasu askotan”. Hori gutxi balitz bezala, “espetxe eta epaitegiek sistematikoki ukatzen dute preso gaixo hauek duten askatasunerako eskubidea”, gaineratu dutenez.
Horiei osasun eskubidea bermatzea zor zaien heinean, gaixotasun larriak eta sendaezinak pairatzen dituzten 14 preso politiko “berehalako askatzea” exijitu du Etxeratek. Bide horretan, oro har euskal jendarte osoari eta, bereziki, osasunaren defentsa eta zaintzari lotuta dauden profesionalei, egoera larri honi “ahal den eta erantzun eraginkorrena “emateko deia luzatu diete.
Etxeraten oharra:
Espetxea gaixotasunen sorlekua da, osasun asistentzia eskasagatik, arduradunen interes ezagatik, prebentziorik eza eta diagnostikoak egiteko frogen atzerapenagatik, infekzio arriskua biderkatzen duelarik.
Egoera hau, gure senide euskal preso politikoen kasuan are eta larriagoa bilakatzen da ezartzen zaien espetxe politika berezituagatik: konfiantzazko medikuen asistentzia ukatu edota mugatua dutelako, espetxeetako mediku eta funtzionarioen kolaborazio eskasagatik, ospitaleetara egin beharreko irteerak behar bezala ez egiteagatik, sakabanaturik eta urrundurik dituztelako, eta gainera isolaturik mantentzen dituztelako kasu askotan. Beste eskubideen artean gure senideei osasun eskubidea bermatzea exijitzen dugu.
Gaixorik edo osasun arazoekin diren presoen artean badira batzuk, 14 zehazki, gaixotasun larriak eta sendaezinak pairatzen dituztenak. Nahasmen psikotiko, epilepsia orokortua, diabetesa urteekin larriagotua, minbizia edota bihotzeko arazo larriak dituzte.
Askatasun eskaera guztiek ukazioa izan dute erantzun bakar gisa, izan ere espetxe eta epaitegiek sistematikoki ukatzen baitute preso gaixo hauek duten askatasunerako eskubidea. Guk senideok, preso gaixo larrien berehalako askatasuna exijitzen dugu.
Deialdia luzatzen diogu euskal gizarteari oro har, baina eta bereziki osasunaren defentsa eta zaintzari lotuta dauden profesionalei, egoera larri honi ahal den eta erantzun eraginkorrena emateko.
anjelkalera |
Berriak |
2008 Urria 29

Argazkian, otsailaren 2an, Anjel Figueroa Gurutzetan zegoela, elkarretaratzea egin zuten hainbat lagunek ospitalaren aurrean / Argazki Press.
ELKARRETARATZEA: ostiralean, urriak 31, Gurutzetako ospitalelan, eguerdiko 12:00etan.
Etxerat elkarteak preso gaixo larriak kaleratzea aldarrikatzeko daraman kanpainaren barruan ostiral honetan, urriak 31, elkarretaratzeak egingo dira hainbat ospitalen aurrean. Bizkaian Gurutzetakoa, Basurto eta Galdakaoko ospitaletan egingo da, eguerdiko 12:00etan. Uribe Kostako Etxeraten aldetik, Gurutzetara joateko deialdia egin da. Aipatu behar da, gainera, Anjel Figueroak hainbat krisialdi larri izan dituela azken aldian eta ostiraletik hona ingresatuta dagoela Txagorritxuko ospitalean.
Anjel kalera!
Preso gaixo larriak kalera!
anjelkalera |
Berriak |
2008 Urria 29

Argazkian, azken ostirala Algortan.
ELKARRETARATZEA: ostiralero, 20:00etan, Algortako Telletxe plazan.
Hilero bezala, biharko, urriko azken ostiralerako, hainbat kontzentrazio deitu du Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak Euskal Herri osoan. Uribe Kostan eta Erandion zortzi hitzordu izango dira: 19:30ean, Armintzan, bus geltokiaren aurrean; 20:00etan, berriz, Erandion, metro aurrean; Leioan, Boulevardean; Itzubaltzeta / Romon, Xake plazan; Algortan, Telletxe plazan; Berangon, Gudari enparantzan; Sopelan, udaletxe aurrean eta Urdulizen, BBVAren aurrean. Elkarretaratzearen ondoren, taloak egingo dituzte Leioako Kurkudi eta Algortako Amnistia tabernetan. Besteak beste, aipatu azken herri horretan Anjel Figueroa preso gaixoaren egoera gogoratuko dute.
anjelkalera |
Berriak |
2008 Urria 18

ELKARRETARATZEA: ostiralero, 20:00etan, Algortako Telletxe plazan.
Juan Jose Rego Vidal euskal presoa Langraizera (Araba) ekarri dute, baina Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu duenez, oso baldintza txarretan eginarazi diote bidaia. Are eta gehiago, Regok osasun arazo larriak dituela aintzat hartuta. Gaitz zerebrobaskularra eta diabetes larria ditu 69 urteko preso donostiarrak. Espetxean daramatzan 13 urteetan bi tronbosi izan ditu eta hipertentsio arazoak ditu. Arazo horiek guztiak kartzelan ez dizkiotela behar bezala artatzen salatu izan dute maiz Regoren senideek, eta horren guztiaren ondorioz, hiltzeko arriskua duela. Mansillatik (Leon, Espainia) asteartean atera eta atzo iritsi zen Langraitzera. Bertan, seguruenik, Anjel Figueroa algortarrarekin egingo du topo. Baita Aramaioko Jon Agirre eta Arrasateko Josu Uruibetxebarriarekin; Figueroarekin batera, bertan diren beste bi preso gaixoak. Izan ere, hirurak daude erizaintza moduluan. Bitartean, 110 lagunek egin zuten elkarretaratzea Algortako Telletxe plazan Anjel Figueroa preso gaixoaren egoera salatu eta euskal errepresaliatu politikoen eskubideak aldarrikatzeko.
Anjel kalera!
Preso gaixoak etxera!
anjelkalera |
Berriak |
2008 Urria 10
etxerat.info

Manifestuarekin batera dossier bat atxikitzen dugu. Honen helburua osasunaren defentsan eta zaintzarekin lotuta dauden profesional eta langileei, gure senide preso politikoek jasaten duten egoeraren inguruko informazioa zabaldu eta larriki gaixorik dauden presoen osasun eskubidearen aldeko manifestuari atxikitzea da.
Manifestua.pdf
Espetxeak osasunean duen eragina eta gure senide gaixo larrien egoera aztertzen duen dossierra.pdf
Preso gaixoak kalera!
anjelkalera |
Berriak |
2008 Urria 3
ukberri.net

Argazkian, LABek goizean egindako kontzentrazioa.
“Euskal presoak Euskal Herrira” irakur zitekeen pankartaren atzean, 30 bat langilek baino gehiagok egin dute elkarretaratzea, gaur eguerdian, Algortako Telletxe kaleko oinezkoentzako gunean. Eskumaldeko LAB sindikatuak hilabetean behin egiten du kontzentrazioa Ipar Uribe eskualdean, beti lehenengo ostiralean eta herriz herriz txandakatuz, 12:30ean hasita. Bestalde, iluntzeko 8etan, 47 lagun batu dira Telletxe plazan, besteak beste, Anjel Figueroa preso gaixoaren egoera larriaz ohartarazi eta Iker Beristain “Beris” eta Paul Asensio Euskal Herritik are gehiago urrundu izana salatzeko. Manex Zubiaga eta Lexuri Gallastegiri ia 1.500 urteko espetxe zigorra jarri berri dietela ere jakinarazi dute bertan. Hartara, bihar, arratsaldeko 5:30ean, Bilboko Aita Donostia plazatik abiatuko den manifestaziora joateko deia egin dute. Bitartean, urriaren 11n Sopelan egingo duten elkartasunezko bertso bazkarirako txartelak (15 euro) Amnistia tabernan ere jarri dituzte salgai.
anjelkalera |
Berriak |