Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Anjel Figueroa kalean “baina preso” dutela salatu du AAMk

November 21st, 2008

ukberri.net

Argazkian, Ainhoa Baglieto abokatua eta Elgoibarko AAMko kide bat gaurko agerraldian / Askatu.org

Mikel Ibañez preso politikoa elgoibartarra ekainean eraman zuten Debako bere etxera espetxealdi arindua bete zezan. Marilo Gorostiaga iruñearra eta Anjel Figueroa algortarra, berriz, azaroaren 12an atera zituzten espetxetik. Hala ere, kalean baina oraindik ere “preso” dituztela salatu du gaur, Donostian egindako prentsaurrekoan, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM). Gaixotasun larria dute hirurek eta kontrol neurri oso zorrotzak ezarri dizkiete. Figueroari dagokionez, etxean lo egin behar du eta etxea aldatuz gero espetxearen baimena behar du. Medikuarengana joateko baimena eskatu behar dio kartzelari, eta ezin du Getxo udalerritik irten medikura joateko, baldin eta nahikoa arrazoi ez badago. Salbuespen gisa, etxetik atera ahal izango du 16:00etatik 18:00etara, betiere Getxotik irten gabe.

Gainera, espetxeko gizarte zerbitzuek astean bi telefono bidezko kontrol egingo ditu, astean birritan Bilboko gizarte zerbitzuen egoitzara joan beharko du sinatzera, eta presondegiko medikuei bere osasun egoeraren berri eman beharko die. Toki zehatz batzuetara joateko debekua ere ezarri diote algortarrari. Gaur jakin da, bestalde, larriki gaixo ere dagoen Juanjo Rego Langraiztik atera dutela. Bitartean, Soto del Realgo (Madril, Espainia) espetxean dauden euskal preso politikoek “bizi baldintzak jasan ezinak” direla salatu eta “isolamendua eguneroko ogia” dela adierazi dute idatzi batean. Une honetan bost euskal preso politiko daude isolamenduan. Soto del Realen dago Irantzu Gallastegi berangoztarra, Arane umearekin batera.

zabaldubildudel.icio.us

Uncategorized | Comments | Trackback Jump to the top of this page

Leave a Reply

You must be logged in to post a comment.

Categories

Meta