Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Etxeratek nazio manifestazioa deitu du urtarrilaren 3rako Bilbon

2008 Azaroa 11

Argazkian, Etxeratek igandean egindako agerraldia / Gaztesarea

Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak VIII. Batzar Nazionala egin zuen igandean, azaroak 9, Etxarri Aranatzen eta “espetxe politikaren erakusle diren hainbat testigantza” ezagutarazi zituen. “Errealitate hau eskutatzen dutenei” zuzendu ziren “sufrimendu hau bukatu arte behar denaren aurrean” aurkituko dituztela gaineratuz. Hala, datorren urtarrilaren 3rako nazio manifestazioa deitu dute Bilbon (17:30ean, Aita Donostiatik abiatuta) gaixotasun larriak dituzten presoen eta zigor osoa beteta dutenen etxeratzea exijitzeko. 

Ehundaka senide eta lagun bildu ziren pasa den igandean, euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkarteak Etxarrin burutu zuen VIII. Batzar Nazionalean. Horren ostean emandako prentsaurrekoan, “espetxe politikaren erakusle diren” testigantza ezberdinak eman ziren, eta bukaeran, urtarrilaren 3rako nazio manifestazioa deitu zuen Etxeratek.

Elias Minerrek (Imanol Miner euskal preso politikoaren anaia) irakurritako oharra:

Sufrimendu guzti honek batzen gaitu. Batzuk errealitate hau ezkutatzen saiatzen ari dira, ari zarete, baina ezin duzue ukatu sufrimendu hori existitzen denik.

Giza eskubideetaz betetzen duzue ahoa, baina etekin politikoak lortzeko edozein giza eskubide urratzeko prest zaudetela argi uzten ari zarete. Guri, entzun duzuen bezela, sufrimendu honek batzen gaitu, bai, eta guzti horrekin bukatu arte behar denaren aurrean aurkituko gaituzue.

Ez soilik aurrean, konpromisoak biltzen jarraituko dugu, gure senideen eta gure eskubideen aldeko konpromisoen bila arituko gara. Modu batean edo bestean gizartearengana iritsiko gara, eta ez komunikabide batzuen laguntza izango dugulako. Gu eta gure senideek jasaten ari garena azalduko diegu, sindikatuei, eragileei, behar diren ate guztiak joko ditugu. Ez gara inoiz ixilik geldituko.

Gaur hemen bildu garen ehundaka senideoi errealitate guzti honek batzen gaitu. Eta bizi dugun krudeltasun guzti honen aurrean asko dugu egiteko eta salatzeko. Eta hemendik, deialdi garrantzitsua egiten dugu. Garrantzitsua, denon eskuetan dagoelako euskal preso politikoak bizirik eta betirako etxeratzea. Gaixotasun larriak dituzten gure senideak kaleratzeko. Zigor osoa betea duten gure senideak gure ondoan behar ditugulako. Eta horretarako, Urtarrilaren 3an Nazio Manifestaldia burutuko dugu Bilbon. Arratsaldeko 17:30ean Aita Donostiatik abiatuko dena.

Etxean eta bizirik nahi ditugulako, urtarrilaren 3an denok Bilbora!

zabaldubildudel.icio.us

Berriak | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Meta