Juanjo Rego Vidal oso baldintza kaxkarretan ekarri dute Langraitzera
2008 Urria 18
ELKARRETARATZEA: ostiralero, 20:00etan, Algortako Telletxe plazan.
Juan Jose Rego Vidal euskal presoa Langraizera (Araba) ekarri dute, baina Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu duenez, oso baldintza txarretan eginarazi diote bidaia. Are eta gehiago, Regok osasun arazo larriak dituela aintzat hartuta. Gaitz zerebrobaskularra eta diabetes larria ditu 69 urteko preso donostiarrak. Espetxean daramatzan 13 urteetan bi tronbosi izan ditu eta hipertentsio arazoak ditu. Arazo horiek guztiak kartzelan ez dizkiotela behar bezala artatzen salatu izan dute maiz Regoren senideek, eta horren guztiaren ondorioz, hiltzeko arriskua duela. Mansillatik (Leon, Espainia) asteartean atera eta atzo iritsi zen Langraitzera. Bertan, seguruenik, Anjel Figueroa algortarrarekin egingo du topo. Baita Aramaioko Jon Agirre eta Arrasateko Josu Uruibetxebarriarekin; Figueroarekin batera, bertan diren beste bi preso gaixoak. Izan ere, hirurak daude erizaintza moduluan. Bitartean, 110 lagunek egin zuten elkarretaratzea Algortako Telletxe plazan Anjel Figueroa preso gaixoaren egoera salatu eta euskal errepresaliatu politikoen eskubideak aldarrikatzeko.
Anjel kalera!
Preso gaixoak etxera!


Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.