Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Goizez eta arratsaldez herritar ugarik salatu dute presoen egoera Algortan

2008 Urria 3

ukberri.net

Argazkian, LABek goizean egindako kontzentrazioa.

“Euskal presoak Euskal Herrira” irakur zitekeen pankartaren atzean, 30 bat langilek baino gehiagok egin dute elkarretaratzea, gaur eguerdian, Algortako Telletxe kaleko oinezkoentzako gunean. Eskumaldeko LAB sindikatuak hilabetean behin egiten du kontzentrazioa Ipar Uribe eskualdean, beti lehenengo ostiralean eta herriz herriz txandakatuz, 12:30ean hasita. Bestalde, iluntzeko 8etan, 47 lagun batu dira Telletxe plazan, besteak beste, Anjel Figueroa preso gaixoaren egoera larriaz ohartarazi eta Iker Beristain “Beris” eta Paul Asensio Euskal Herritik are gehiago urrundu izana salatzeko. Manex Zubiaga eta Lexuri Gallastegiri ia 1.500 urteko espetxe zigorra jarri berri dietela ere jakinarazi dute bertan. Hartara, bihar, arratsaldeko 5:30ean, Bilboko Aita Donostia plazatik abiatuko den manifestaziora joateko deia egin dute. Bitartean, urriaren 11n Sopelan egingo duten elkartasunezko bertso bazkarirako txartelak (15 euro) Amnistia tabernan ere jarri dituzte salgai.

zabaldubildudel.icio.us

Berriak | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Meta