Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Artxiboa: 2008 Urria

Anjel Figueroaren eta gainontzeko preso gaixo larrien askatasuna exijitu dute ospitaletan

Ostirala, 2008 Urria 31

Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak preso gaixo larriak kaleratzea aldarrikatzeko daraman kanpainaren harira, elkarretaratzeak egin dira eguerdian hainbat ospitale aurrean, “preso gaixo larrien askatasuna exijitzeko”. Besteak beste, Gurutzetako kontzentrazioan parte hartzeko deia eginda zuen Uribe Kostako Etxeratek. Bertan, 80 lagun elkartu dira, euskal errepresaliatuen senideak, osasun arloko profesionalak eta sindikatu ezberdinetako delagatuak tartean zirela. Gaixorik eta osasun arazoekin diren presoen artean, Algortako semea dugu horietako bat. 1971ean jaiotako Anjel Figueroa 14 urte daramatza espetxean, egun Gasteiz inguruko Langraiz espetxean. Epilepsia tenporala eta eskuinaldeko zein ezkerraldeko esklerosi mesiala dauka. Etengabeko krisialdi epileptiko larri eta bortitzak izaten ditu konorte galerekin.

Berriak | Iruzkin 1

Ostiralean elkarretaratzea egingo da Gurutzetako ospitalaren aurrean

Asteazkena, 2008 Urria 29

Etxerat elkarteak preso gaixo larriak kaleratzea aldarrikatzeko daraman kanpainaren barruan ostiral honetan, urriak 31, elkarretaratzeak egingo dira hainbat ospitalen aurrean. Bizkaian Gurutzetakoa, Basurto eta Galdakaoko ospitaletan egingo da, eguerdiko 12:00etan. Uribe Kostako Etxeraten aldetik, Gurutzetara joateko deialdia egin da.

Berriak | 0 iruzkin

Presoen aldeko zortzi kontzentrazio izango dira etzi Uribe Kosta eta Erandion

Asteazkena, 2008 Urria 29

Hilero bezala, biharko, urriko azken ostiralerako, hainbat kontzentrazio deitu du Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak Euskal Herri osoan. Uribe Kostan eta Erandion zortzi hitzordu izango dira: 19:30ean, Armintzan, bus geltokiaren aurrean; 20:00etan, berriz, Erandion, metro aurrean; Leioan, Boulevardean; Itzubaltzeta / Romon, Xake plazan; Algortan, Telletxe plazan; Berangon, Gudari enparantzan; Sopelan, udaletxe aurrean eta Urdulizen, BBVAren aurrean.

Berriak | 0 iruzkin

Juanjo Rego Vidal oso baldintza kaxkarretan ekarri dute Langraitzera

Larunbata, 2008 Urria 18

Juan Jose Rego Vidal euskal presoa Langraizera (Araba) ekarri dute, baina AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu duenez, oso baldintza txarretan eginarazi diote bidaia. Are eta gehiago, Regok osasun arazo larriak dituela aintzat hartuta.

Berriak | 0 iruzkin

Etxerat: larriki gaixorik dauden presoen osasun eskubidearen aldeko manifestua

Ostirala, 2008 Urria 10

Manifestuarekin batera dossier bat atxikitzen dugu. Honen helburua osasunaren defentsan eta zaintzarekin lotuta dauden profesional eta langileei, gure senide preso politikoek jasaten duten egoeraren inguruko informazioa zabaldu eta larriki gaixorik dauden presoen osasun eskubidearen aldeko manifestuari atxikitzea da.

Berriak | 0 iruzkin

Goizez eta arratsaldez herritar ugarik salatu dute presoen egoera Algortan

Ostirala, 2008 Urria 3

LABek deituta, 30 bat langilek baino gehiagok egin dute elkarretaratzea, gaur eguerdian, Algortako Telletxe kaleko oinezkoentzako gunean. Bestalde, iluntzeko 8etan, 47 lagun batu dira Telletxe plazan.

Berriak | 0 iruzkin

Gaur Berangora, bihar Algortara eta etzi Bilbora joateko deitu du AAMk

Osteguna, 2008 Urria 2

Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak hainbat hitzordu jarri du gaur eta hurrengo egunotan. Gaur, arratsaldeko 19:30ean, herri asanblada egingo dute Berangoko kultur etxean, “amnistiaren aldeko mugimenduaren aurkako auziaren, atxiloketen eta espetxeratzeen inguruan hausnarketa egin eta aurrera begira jartzeko”. Bihar, berriz, arratsaldeko 20:00etan gaixotasun larria eta sendaezina duen Anjel Figueroa presoaren askatasuna aldarrikatuko dute Telletxe plazan egingo den elkarretaratzean.

Berriak | 0 iruzkin

Anjel Figueroa kaleratzeko aldarria Hego Amerikara heldu da

Asteazkena, 2008 Urria 1

Gaixotasun larria eta sendaezina duen Anjel Figueroa Algortako preso politikoaren bizi baldintzen salaketa eta askatzeko aldarria Hego Amerikara heldu dira “Resumen Latinoamericano TV” telebista saioaren bidez. Argentinan, Uruguain eta Venezuelan zuzenean eta mundu osoan Internetez ikus daitekeen saioaren azken erreportajean, irailaren 25ekoa, Carlos Aznarez eta Maria Torrellas kazetariek Mari Karmen Fernandez Anjel Figueroaren amari egindako elkarrizketa emititu zuten.

Berriak | 0 iruzkin

anjel kalera! blogaren 2008 Urria artxiboetan zaude.

Meta