Anjel Figueroa Gurutzetako ospitalean izan da
2008 Iraila 10

Argazkian, joan den ostiralean egindako elkarretaratzearen irudia.
ELKARRETARATZEA: ostiralero, 20:00etan, Algortako Telletxe plazan.
Anjel Figueroa aste oso bat egin du Gurutzetako ospitalean, irailaren 1etik 8ra arte, bere egoeraren errebisioa egiteko.
Aste honetan epilepsiaren unitatean izan da, eta frogak egin ostean orain medikuen diagnostikoaren zain gelditu da.
Bestela, aipatu behar da abuztuaren 31n beste krisialdi bat izan zuela Langraitzeko espetxean, ospitalera eraman aurreko egunean hain zuzen.
Baita ere, salatu behar da ertzainek ospitalean bisita batean izandako jarrera. Bisita egin bitartean polizia gelan bertan zegoen, eta euskaraz egiteagatik eta ulertu uste zuen zerbaitengatik sekulako mehatxuak bota eta istiluak sortu zizkion aipatutako ertzainak bisitan zegoen pertsonari. Ospitalean izaten den guztietan beti antzeko egoerak sortzen dira, egokitzen zaizkion ertzainen arabera.
>> preso gaixo larriak. azken txostena. 2008.08.28 (rtf formatoa)
Anjel kalera!
Preso gaixoak askatu!


Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.