Ehunaka lagunek eskatu dute hondartzetan preso gaixoen askatasuna
2008 Uztaila 27

Uribe Kosta eta Erandioko ehunaka lagunek parte hartu dute gaur euskal preso gaixoak aska ditzaten eskatzeko Etxeratek Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hondartzetan deitutako mobilizazioetan. Algortako Ereagan 120 bat lagun batu dira, ikurrinez eta eskualdeko preso eta errefuxiatuen argazkiak eraman dituztela, preso gaixoen zein zigorra beteta dutenen askatasuna aldarrikatzeko. Era berean, Anjel Figueroa preso algortarrarek pairatzen duen egoeraren larritasuna nabarmendu nahi izan dute eta tortura eta sakabanaren aurkako leloak ere erabili dituzte. Bertan, ehunaka bainularien aurrean, sei txalupek altxatu dituzte presoen aldeko ikurrak, pasealekuko elkarretaratzea area arteko kalejira bihurtu den bitartean. Bainulari gehienek ondo hartu dute protestaldia, baina izan dira ere presoenganako gorrotoaren berri eman duten bakan batzuek ere.
Horrela, “pistola bat hartu eta guztiak hiltzeko modukoa” iruditu zaio elkarretaratzea adingabeko neskato ilehoridun bati, andra potolo batek presoen aldekoak “popatik hartzera” joan daitezen desiratu duen bitartean, bere buruarekin marmarka. Baina, ez da hori izan ildo nagusia eskualdean. Sopelako Barinatxe hondartzan, dozena bat nudista batu dira 60 laguneko taldeak hondartzara eraman duen presoen aldeko ekimenera. Udalerri bereko Atxabiribil hondartzan ere, bertako zortzi surflarik hartu dute parte protestaldian. Plentzian ere preso gaixoen aldeko mobilizazioa egin dute.
Kronika Sopelatik
Sopela eta Larrabasterrako Arriatera eta Barinatxe hondartzetan zehar 70 bat lagun bildu ginen hondartzetako ekimenean. Bertan, ikurrak eta Euskal Presoak Euskal Herrira aldarrikapenak lau haizetara zabaldu ziren. Hondartzatik hurbil zegoen txalupa batetik Ikurra ikus zitekeen. Era berean, surfean zebiltzan 5 kirolarik ere ikurrak astintzen zituzten. Haizearen egoera guztiz aproposa ez zenez, parapenterik ez genuen Uribe Kostako zeruetatik ikusi.


Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.