Anjel Figueroaren askatasuna aldarrikatu dute Algortan
2008 Uztaila 5

Larriki gaixo dagoen Anjel Figueroa Algortako preso politikoaren osasun egoeraren okerragotzeaz kezkatuta, atzokoan, 70 bat lagunek egin zuten elkarretaratzea Algortako Telletxe plazan, Anjel kalera! herri ekimenak deituta. Horretaz gain, Mikel Ibañez preso gaixo elgoibarraren egoera salatu zuten algortarrek. Figueroa asteazkenean ospitaleratu behar izan zuten berriro ere bi krisialdi bortitz pairatu ondoren. Orain dela aste bat atera zuten Txagorritxutik Langraizko espetxera atzerako bidean eramateko: ekainaren 25ean eman zioten alta medikua azkenengoz, eta azken hilabeteotan ospitaletik espetxera eta espetxetik ospitalera darabilte, gurpil ero batean. Bitartean, gaur, uztailak 5, manifestazioa egingo da Donostian preso gaixoen askatasuna aldarrikatzeko. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

2 Iruzkinak “Anjel Figueroaren askatasuna aldarrikatu dute Algortan”
01
Anjel Figueroaren askatasuna aldarrikatu dute Algortan…
Larriki gaixo dagoen Anjel Figueroa Algortako preso politikoaren osasun egoeraren okerragotzeaz kezkatuta, atzokoan, 70 bat lagunek egin zuten elkarretaratzea Algortako Telletxe plazan, Anjel kalera! herri ekimenak deituta. Horretaz gain, Mikel Ibañez…
02
[…] anjelkalera.mundua.com […]
Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.