Preso gaixoen askatasuna exigituko dute bihar Donostian

2008 Uztaila 4

askatu.org

Argazkian, Donostia Ospitalean eman zuen prentsaurrekoa ekainaren 30ean bertoko AAMk.

MANIFESTAZIOA: uztailak 5, larunbata, 17:30ean, Donostiako Bulebarretik abiatuta.

Juan Jose Rego preso Intxaurrondoarrak (Donostia) bizi duen egoera larriak ekarri gaitu, beste behin, prentsaren aurrera. Juan Jose osasun egoera larrian aurkitzen da. Espetxean bizi izan dituen bizi baldintzek eta osasun asistentzia ezak bere bizia kinka larrian jarri du.

Baina, Regorena ez da kasu isolatua. Prentsaurreko hau ematera ez baikara kasualitatez etorri Donostia Ospitalera. Bertan aurkitzen da Mikel IbaƱez preso politiko elgoibartarra, Rego moduan, espetxeak sorturiko osasun egoera larria pairatuta ere, preso mantentzen dutena. espetxe politikaren krudeltasuna eta bere mendeku gosea noraino iritsi daitezkeen argi erakutsiz.

Aspilditik gabiltza espetxeetako egoera krudela salatzen. Frantziar zein espainiar estatuek espetxe politika oso bat martxan dute presoak heriotzaraino eramateko helburuarekin. Presoei muturreko bizi baldintzak ezartzen dizkiete, mendekua eta xantaia politikoaren logikatik baino ulertu ezin daitekeen politika honen bidez.

Aipatu ditugun Rego eta Mikelen kasuek, zerrenda luzea dute ondotik. Beste 12 preso politiko dira gaixotasun larri eta sendaezinak izanda ere espetxean mantentzen dituztenak, heriotza arrisku handia pairatuz kasu batzuetan.

Eta heriotza aipatzen dugunean ez dugu alferrik hitz egiten. Gogoan ditugu osasun asistentzia ezak espetxean hildako preso politikoak: Juanjo Crespo, Joseba Asensio, Juankar Alberdi, Mikel Zalakain, Pello MariƱelarena eta Roberto Sainz. Gogoan ditugu, baita ere, zuzenean hiltzera atera dituzten preso politikoak: Josu Retolaza, Jabi Gorostiza, Santi Diaz, Esteban Esteban Nieto, Kepa Miner, Joan Luis Maitia eta Juanjo Etxabe.

Sufrimendu guzti hoenk erantzule zuzena du: espetxe politika honen arduraduna den PSOEko gobernua. Ahoa etikarekin eta giza eskubideekin betetzen zaien horiek dira presoen biziarekin jolasten dutenak, presoak hiltzen dituztenak.

Demokratikoa den zein estatutan ikusi liteke horrelakorik?

Gobernu politika hiltzaile honekin amaitu behar dugu. Horretarako herritarren mobilizazioa eta borroka dira bide bakarrak. Norabide horretan deialdi bat luzatu nahi diegu euskal herritarrei, espetxe politika honen kontra eta presoen eskubideen aldeko mobilizazioekin jarraitu dezaten. Gure aldetik, datorren larunbatean, uztailak 5, manifestazioa deitu dugu Donostiako Bulebarretik hasita; Gaixotasun larriak dituzten presoak kalera! lemapean.

Espetxe politika honekin amaitzera goaz!

Rego, Mikel eta gaixotasun larriak dituzten presoak kalera!

Euskal Presoak Euskal Herrira, dagozkieen eskubideen jabe!

DONOSTIAKO AMNISTIAREN ALDEKO MUGIMENDUA

zabaldubildudel.icio.us

Berriak | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Meta