Anjel Figueroaren aldeko kontzentrazioa izango da bihar Algortan
July 3rd, 2008

ELKARRETARATZEA: uztailak 4, ostirala, Telletxe plazan.
Larriki gaixo dagoen Anjel Figueroa Algortako preso politikoaren osasun egoeraren okerragotzea ikusita, ostiral honetarako, uztailak 4, elkarretaratzea deitu du Algortan Anjel kalera! herri ekimenak. Protesta 20:00etan izango da Telletxen. Figueroa atzo ospitaleratu behar izan zuten berriro ere bi krisialdi bortitz pairatu ondoren. Orain dela aste bat atera zuten Txagorritxutik Langraizko espetxera atzerako bidean eramateko. Ekainaren 25ean eman zioten alta medikua azkenengoz, eta azken hilabeteotan ospitaletik espetxera eta espetxetik ospitalera darabilte, gurpil ero batean. Bestalde, larunbatean, uztailak 5, manifestazioa egingo da Donostian preso gaixoen askatasuna aldarrikatzeko.


One comment on “Anjel Figueroaren aldeko kontzentrazioa izango da bihar Algortan”
01
Anjel Figueroaren aldeko kontzentrazioa bihar 20:00etan Algortan…
Larriki gaixo dagoen Anjel Figueroa Algortako preso politikoaren osasun egoeraren okerragotzea ikusita, ostiral honetarako, uztailak 4, elkarretaratzea deitu du Algortan Anjel kalera! herri ekimenak. Protesta 20:00etan izango da Telletxen. Figueroa atz…
Leave a Reply
You must be logged in to post a comment.