Anjel Figueroa ospitaleratu dute berriz, krisialdi bortitzak jasan ondoren

2008 Uztaila 2

Argazkian, Anjel Figueroaren askatasuna aldarrikatzeko maiatzaren 16an egindako elkarretaratzea.

Gaixo larri eta sendaezina den Anjel Figueroa Algortako preso politikoa ospitaleratu behar izan dute berriro ere bi krisialdi bortitz pairatu ondoren. Figueroa Txagorritxun dago orain baina medikuak aztertzen ari dira Gurutzetako ospitalera eramatea ala ez. Figueroa orain dela aste bat atera zuten Txagorritxu ospitaletik Langraizko espetxera atzerako bidean eramateko. Ekainaren 25ean eman zioten alta medikua azkenengoz, eta azken hilabeteotan ospitaletik espetxera eta espetxetik ospitalera darabilte, gurpil ero batean.

zabaldubildudel.icio.us

Berriak | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Meta