Igandea, 2008 Uztaila 27
Uribe Kosta eta Erandioko ehunaka lagunek parte hartu dute gaur euskal preso gaixoak aska ditzaten eskatzeko Etxeratek Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hondartzetan deitutako mobilizazioetan. Algortako Ereagan 120 bat lagun batu dira, ikurrinez eta eskualdeko preso eta errefuxiatuen argazkiak eraman dituztela, preso gaixoen zein zigorra beteta dutenen askatasuna aldarrikatzeko. Era berean, Anjel Figueroa preso algortarrarek pairatzen duen egoeraren larritasuna nabarmendu nahi izan dute eta tortura eta sakabanaren aurkako leloak ere erabili dituzte.
Berriak |
Ostirala, 2008 Uztaila 18
Elkarretaratzea Paella egunean: uztailak 25, ostirala, Getxoko Aixerrotako zelaiak, 12:30.
Berriak |
Ostirala, 2008 Uztaila 18
Ahoa proposamen etikoekin, giza eskubideen aldeko aldarrikapenekin zein biktima batzuei bakarrik egindako omenaldiekin betetzen zaien horiei bideo bat ikustea gomendatuko nieke. Uribe Kostako preso politikoen Etengabe web orrian aurkitzen da. Uztailaren seian Gasteizko Legebiltzarreko Giza Eskubideen batzordean zenbait senide eta abokatuk eginiko agerraldia ikus liteke. Edozein ideologiaren gainetik, pertsona izaten jarraitzen dugun edo ez frogatzeko aukera paregabea. Bele beltzek uso zuriei buruz berba egiten diguten herri honetan.
Berriak |
Asteartea, 2008 Uztaila 8
Ostiral honetan, uztailak 11, beste mobilizazioa egingo da Anjel Figueroaren alde Algortan.
Berriak |
Astelehena, 2008 Uztaila 7
Etxerat-eko ordezkaritza bat Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean izan zen 2008ko ekainaren 26an. Jose Cruz Cotok, Egoitz Coto euskal presoaren aitak, batzordean parte hartu zuten alderdietako ordezkariei preso hauek bizi duten egoeraren inguruko txosten bat eman zien. Jose Cruz Cotorekin batera Angel Figueroaren ama Mari Carmen Fernandez, Joseba Asensio euskal preso zenaren arreba Bego Asensio eta Ainhoa Baglietto abokatua izan ziren Legebiltzarrean.
Berriak, Bideoak |
Igandea, 2008 Uztaila 6
Gaixotasun larriak dituzten euskal presoak aske uzteko galdegin zuten atzo arratsaldean hirurehun lagun inguruk, Donostian, “Juango Rego egoera larrian. Gaixorik dauden presoek kalean egon behar lukete. Kalera orain!” lemapean. Anmistiaren Aldeko Mugimenduak deitutako manifestazioa inolako istilurik gabe izan zen, Ertzaintzaren zaintzapean. Manifestariek PSOEren aurkako eta euskal presoen aldeko oihuen artean egin zuten ibilbidea.
Berriak |
Larunbata, 2008 Uztaila 5
Larriki gaixo dagoen Anjel Figueroa Algortako preso politikoaren osasun egoeraren okerragotzeaz kezkatuta, atzokoan, 70 bat lagunek egin zuten elkarretaratzea Algortako Telletxe plazan, Anjel kalera! herri ekimenak deituta. Horretaz gain, Mikel IbaƱez preso gaixo elgoibarraren egoera salatu zuten algortarrek.
Berriak |
Ostirala, 2008 Uztaila 4
MANIFESTAZIOA: uztailak 5, larunbata, 17:30ean, Donostiako Bulebarretik abiatuta.
Berriak |
Osteguna, 2008 Uztaila 3
Larriki gaixo dagoen Anjel Figueroa Algortako preso politikoaren osasun egoeraren okerragotzea ikusita, ostiral honetarako, uztailak 4, elkarretaratzea deitu du Algortan Anjel kalera! herri ekimenak. Protesta 20:00etan izango da Telletxen. Figueroa atzo ospitaleratu behar izan zuten berriro ere bi krisialdi bortitz pairatu ondoren. Orain dela aste bat atera zuten Txagorritxutik Langraizko espetxera atzerako bidean eramateko. Ekainaren 25ean eman zioten alta medikua azkenengoz, eta azken hilabeteotan ospitaletik espetxera eta espetxetik ospitalera darabilte, gurpil ero batean.
Berriak |
Asteazkena, 2008 Uztaila 2
Anjel Figueroarekin egiten ari direnak erakusten du PSOEren espainiako gobernuak, preso politikoak suntsitzeko helburuz darabilen espetxe politikaren krudeltasuna eta mendeku gosea norainokoa den.
Berriak |