Artxiboa: 2008 Ekaina

Presoen aldeko zortzi kontzentrazio izango dira bihar Uribe Kosta eta Erandion

Osteguna, 2008 Ekaina 26

Hilero bezala, biharko, ekainaren azken ostiralerako, hainbat kontzentrazio deitu du Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak Euskal Herri osoan. Uribe Kostan eta Erandion zortzi hitzordu izango dira: 19:30ean, Armintzan, bus geltokiaren aurrean; 20:00etan, berriz, Erandion, metro aurrean; Leioan, Boulevardean; Itzubaltzeta / Romon, Xake plazan; Algortan, Telletxe plazan; Berangon, Gudari enparantzan; Sopelan, udaletxe aurrean eta Urdulizen, BBVAren aurrean. Elkarretaratzearen ondoren, taloak egingo dituzte Leioako Kurkudi eta Algortako Amnistia tabernetan. Ekainaren azken ostiral honetan eskualdean egingo diren mobilizazioetan, batez ere Mikel IbaƱez eta preso gaixoen egoera nabarmenduko da, Anjel Figueroa algortarrarena tartean; bai eta herri bakoitzeko presoak ere.

Berriak | 0 iruzkin

Anjel Figueroa espetxera eraman dute berriro

Osteguna, 2008 Ekaina 26

Anjel Figueroari atzo Txagorritxu ospitalean alta eman eta berriro Langraitzeko espetxera eraman dute. Berez albiste ona izan zitekeena, Anjelen kasuan kezkatzeko modukoa dela azpimarratu nahi dugu. Izan ere, Anjelen gaixotasunak okerrera egin du azken aldian eta diagnostiko medikoetan behin eta berriro adierazi bezala espetxean ez ditu behar dituen baldintzak bertan izateko. Gauzak horrela, gurpil zoro batean sartuta dago: espetxera eraman, baldintza okerrak izanik berriro krisialdiak izan, egun batzutarako ospitalera atera eta berriro espetxera. Horrela darama azken urtea, etengabe.

Berriak | 0 iruzkin

anjel kalera! blogaren 2008 Ekaina artxiboetan zaude.

Meta