Artxiboa: 2008 Maiatza

Egoera gero eta larriago

Larunbata, 2008 Maiatza 24

Atzo, maiatzak 23, berriro eraman behar izan zuten Anjel Figueroa Txagorritxuko ospitalera, krisialdi larriak izan ondoren. Preso gaixo algortarraren egoeraren xehetasunak jakin artean, Figueroaren egoera egunetik egunera larriagotzen ari dela ohartarazi nahi dugu. Epilepsia krisialdiak maizago izaten ditu eta gero eta gogorragoak, gainera. Azken hilabeteetan sarri eraman behar izan dute ospitalera, krisialdien larritasunagatik. Hala ere, ordu edo egun batzuk ospitalean egon, eta berriro eraman dute Langraizko espetxera. Hartara, berriro ere preso politiko algortarra behingoz aska dezatela exijitzen dugu.

Berriak | Iruzkin 1

Anjel Figueroa berriro ospitaleratu dute Txagorritxun

Larunbata, 2008 Maiatza 24

Atzo, maiatzak 23, berriro ingresatu behar izan dute Anjel Figueroa Txagorritxuko ospitalean, krisialdi larriak izan ondoren.

Berriak | 0 iruzkin

Anjel Figueroa askatzeko neurriak hartzea eskatu diete Jaurlaritzako Osasun arduradunei

Ostirala, 2008 Maiatza 16

Anjel kalera! herri ekimenak deituta, 20 lagun inguruk egin dute elkarretaratzea, gaur eguerdian, Algortako Bidezabal kaleko anbulatorioaren aurrean.

Berriak | Iruzkin 1

Preso gaixoen askatasuna aldarrikatu dute 200 bat lagunek Langraizen

Igandea, 2008 Maiatza 11

Algorta, Aramaio, Arrasate, Bilbo, Donostia, Gasteiz… 200 lagun inguruk egin dute gaur, Langraizko espetxera martxa, Anjel Figueroa algortarra, Jon Agirre aramaioarra, Josu Uribetxeberria arrasatearra eta bertan dituzten gainontzeko preso gaixoen askatasuna eskatzeko asmoz.

Berriak | 2 iruzkinak

Langraizera egingo da martxa igandean

Ostirala, 2008 Maiatza 9

Anjel Figueroa algortarra, Jon Agirre aramaioarra, Josu Uribetxeberria arrasatearra eta bertan dituzten gainontzeko preso gaixoen askatasuna aldarrikatzeko asmoz, Langraizko espetxera egingo da martxa igande honetan, maiatzak 11. Hain zuzen ere, gaur eman dute horren berri, Salhaketaren Gasteizko egoitzan, Carlos Hernandezpresoen aldeko aipatu elkarteko Bizkaiko koordinatzaileak, Amets Ladislao Anjel kalera! herri ekimeneko kideak eta Lur Pagoaga Arrasateko lagunak (argazkian, ezkerretik eskuinera). BegoƱa Mugerza Jon Agirreren koinatak, horren anaia Emiliok eta Mari Karmen Fernandez Anjel Figueroaren amak (hiruak zutik atzean) ere parte hartu dute prentsaurrekoan. Horrenbestez, etzirako 12:00etan jarri dute hitzordua Gasteiz aldeko Lopidana zerbitzugunean, espetxera 12:30ak aldera heltzeko.

Berriak | 2 iruzkinak

Anjel Figueroa askatzeko 3.582 sinadura

Osteguna, 2008 Maiatza 8

Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzara eta Langraizko espetxera egindako bisitan, herritarrek emandako 3.582 sinadura zuzendu dizkie gaur Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariari eta Juan Antonio Perez kartzeleko zuzendariari, Anjel kalera! herri ekimenak. Goizean bezala, Mari Karmen Fernandez Figueroaren ama buru zela, beste horrenbeste egin zuten joandako apirilaren 25ean Getxoko udaletxeko erregistroan, orduan Imanol Landa alkateari zuzenduz.

Berriak | Iruzkin 1

Maiatzaren 11n, danok Langraizera!

Asteartea, 2008 Maiatza 6

Datorren igandean martxa bat egingo da Langraizera euskal preso politiko gaixoen kaleratzea aldarrikatzeko.

Berriak | Iruzkin 1

anjel kalera! blogaren 2008 Maiatza artxiboetan zaude.

Meta