Artxiboa: 2008 Apirila

Bizi arteko zigorraren aurka kaleratu dira ehunaka lagun Plentzian

Asteartea, 2008 Apirila 8

“Euskal Herriak askatasuna behar du” lelopean, Plentziako eta inguruko herrietako 300 bat auzokideek Fernando Etxegarai eta beste 26 presori “bizi arteko zigorra” ezarri dietela salatu zuten herenegun Astillerotik abiatutako manifestazioan. Besteak beste, martxan ez ziren falta bilatu eta atxilotzeko agindua emanda duen Etxegarai auzokide eta preso ohiarekiko, epaituko dituzten Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren kideekiko zein Anjel Figueroa eta Jon Bilbao Moro presoekiko elkartasun adierazpenak. Era berean, Auzitegi Gorenaren 197/2006 epaia edo Parot doktrinaren eta errepresioaren aurkako mezuak zein amnistiaren aldeko leloak eta herritar, eragile eta erakundeei zuzendutako deiak entzun ziren, presoen eskubideen bermerako konpromisoak har ditzaten. Bere aldetik, Fernando Etxegaraik manifestazioan parte hartu zuen, agindu zuen bezala atxilotu arte bizitza normala egiten ari baita Auzitegi Nazionalak askatu eta hiru hilabetera espetxe zigor osoa betearazteko atxilotze agindua sinatuta duen arren. Martxa batzokitik igaro zenean krispazio uneak izan ziren, hainbat lagunek EAJri “espainiarra” izatea leporatu ziotenean.

Berriak | 0 iruzkin

PSOEren espetxe politika “anker eta hiltzailea” salatu dute dozenaka herritarrek

Larunbata, 2008 Apirila 5

Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak egindako deialdiari jarraituz, dozenaka herritar elkartu ziren atzo iluntzean eskualdean, PSOEren gobernuak darabilen espetxe politika “anker eta hiltzailea” salatzeko. Besteak beste, Algorta, Berango, Erandio, Itzubaltzeta / Romo, Leioa, Sopela eta Plentzian egindako elkarretaratzeek Fernando Etxegaraik bizi duen egoera gaitzestea izan zuten ardatz; espetxean 26 urte daramatzan Jon Bilbao Moro asuarra eta Anjel Figueroa Fernandez preso gaixo algortarra ahaztu gabe. Beste 27 euskal preso politikori egin bezala espetxealdia luzatu nahi diote Barakaldon jaio eta Plentzian lekututako lagunari. Etxegarai urtarrilaren 4an atera zen Pontevedrako A Lamako espetxetik, zigor osoa beteta. Bada, bi hilabete eta erdi kalean eman ondoren, plentziarra bilatu eta atxilotzeko agindua eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko 1. atalak, aske jartzea erabaki zuen sekzio berbera alegia. Etxegarairi Parot doktrina gisa ezagutzen den 197/2006 jurisprudentzia ezarri (zigor murrizketak kontuan ez hartzea), eta beste lau urte eta hiru hilabete preso egin behar dituela jakinarazi diote. Bihar bertan mobilizazioa izango da, 13:00etan, Plentziako Astillero plazan, guzti hori salatzeko.

Berriak | 0 iruzkin

Presoen aurkako neurriek presoekin amaitzea bilatzen dutela salatu du Askatasunak

Osteguna, 2008 Apirila 3

Gaur goizean Donostian eskainitako prentsaurrean Fernando Etxegaraik parte hartu du eta Euskal Herrian libre bizitzeko duen eskubidea aldarrikatu du. Askatasunak presoen aurkako neurriak salatu ditu.

Berriak, Bideoak | 0 iruzkin

Presoen kontrako “espetxe politika hiltzailea” salatzeko mobilizazioak izango dira aste bukaeran Uribe Kosta eta Erandion

Asteazkena, 2008 Apirila 2

Espainia eta Frantziako Gobernuek euskal preso politikoekin darabilten “espetxe politika hiltzailea” salatzeko, aste bukaerarako mobilizazioak deitu ditu Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. 82 espetxetan sakabanatuta dauden gainontzeko 736 lagunak ahaztu gabe, arreta berezia jarriko diote Anjel Figueroa Fernandez algortarraren, Jon Bilbao Moro asuarraren eta Fernando Etxegarai Gaztearena plentziarraren egoerei. Lehenengoak egoera larrian jarraitzen du Gasteizko Txagorritxu ospitalean, epilepsia krisialdi berria sufritu ostean. Bigarrenak, berriz, 26 urte daramatza espetxean. Hirugarrenari dagokionez, kartzelan 21 urte bete eta kaleratu ostean berriro atxilotu eta espetxeratzeko agindua eman dute. Gauzak horrela, ostiralean, apirilak 4, herri guztietan egingo dituzte mobilizazioak, 20:00etan. Igandean, berriz, 13:00etan, Plentziako Astillero plazan.

Berriak | 0 iruzkin

anjel kalera! blogaren 2008 Apirila artxiboetan zaude.

Meta