Anjel Figueroaren egoera larria salatzeko manifestazio eta ekitaldia izango dira ostiralean
April 16th, 2008
ELKARRETARATZEA: apirilak 18, ostirala, 20:00etan, Telletxen; Etxeratek deituta
MANIFESTAZIOA ETA EKITALDIA: apirilak 18, ostirala, 20:30ean, manifestazioa Telletxetik abiatuta. Ondoren, ekitaldia Txiki Otaegin, 21:00etan
HITZALDIA: apirilak 24, osteguna, 19:30ean, Algortako kultur etxean
Anjel Figueroa preso politiko algortarraren osasun egoera larriaz kezkatuta hurrengo egunotarako hainbat ekitaldi izango dira gure herrikidearen askatasuna aldarrikatzeko. Lehenik eta behin, ostiralero egin ohi duen elkarretaratzeari eutsiko dio Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak eta horrekin bat egitera deitu nahi ditu herritarrak Anjel kalera! herri ekimenak. Kontzentrazioa 20:00etan izango da Algortako Telletxe plazan. Bertatik abiatuko da ordu erdi beranduago manifestazioa Txiki Otaegi plazaraino, bertan ekitaldia egiteko. Azkenik, apirilaren 24an, ostegunarekin, Figueroaren egoeraren inguruko hitzaldia egongo da, 19:30ean, Villamonteko kultur etxean. Algortarraten askatasuna aldarrikatzeaz gain, gainontzeko zortzi euskal preso politiko gaixoen egoera salatzea izango dute helburu ekitaldiek, horietan mediku, abokatu, senide eta herri ekimeneko kideak parte hartuko dutela. Bitartean, Uribe Kostako Askatasunak egindako deialdiari erantzunez, 30 bat lagun elkartu ziren larunbatean Langraizko espetxean (Gasteiz).



One comment on “Anjel Figueroaren egoera larria salatzeko manifestazio eta ekitaldia izango dira ostiralean”
01
Anjel Figueroaren aldeko manifestazioa bihar Algortan…
Anjel Figueroa preso politiko algortarraren osasun egoera larriaz kezkatuta, kontzentrazioa izango da 20:00etan Algortako Telletxe plazan, Etxeratek deituta. Bertatik abiatuko da ordu erdi beranduago manifestazioa Txiki Otaegi plazaraino, bertan ekital…
Leave a Reply
You must be logged in to post a comment.