Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Presoen kontrako “espetxe politika hiltzailea” salatzeko mobilizazioak izango dira aste bukaeran Uribe Kosta eta Erandion

2008 Apirila 2

ukberri.net

Argazkian, martxoko azken ostirala Algortan

MOBILIZAZIOAK: apirilaren 4an, ostirala, herri guztietan, 20:00etan

MOBILIZAZIOA: apirilaren 6an, igandea, 13:00etan, Plentziako Astillero plazan

Espainia eta Frantziako Gobernuek euskal preso politikoekin darabilten “espetxe politika hiltzailea” salatzeko, aste bukaerarako mobilizazioak deitu ditu Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. 82 espetxetan sakabanatuta dauden gainontzeko 736 lagunak ahaztu gabe, arreta berezia jarriko diote Anjel Figueroa Fernandez algortarraren, Jon Bilbao Moro asuarraren eta Fernando Etxegarai Gaztearena plentziarraren egoerei. Lehenengoak egoera larrian jarraitzen du Gasteizko Txagorritxu ospitalean, epilepsia krisialdi berria sufritu ostean. Bigarrenak, berriz, 26 urte daramatza espetxean. Hirugarrenari dagokionez, kartzelan 21 urte bete eta kaleratu ostean berriro atxilotu eta espetxeratzeko agindua eman dute. Gauzak horrela, ostiralean, apirilak 4, herri guztietan egingo dituzte mobilizazioak, 20:00etan. Igandean, berriz, 13:00etan, Plentziako Astillero plazan.

zabaldubildudel.icio.us

Berriak | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Meta