Anjel Figueroaren osasun egoera larriaren gaineko hitzaldia izango da bihar Algortan
Asteazkena, 2008 Apirila 23
HITZALDIA: apirilak 24, osteguna, 19:30ean, Villamonteko Kultur Etxean, Algortan.
HITZALDIA: apirilak 24, osteguna, 19:30ean, Villamonteko Kultur Etxean, Algortan.
Lehendabizi, ostiralero bezala, Algortako Telletxe plazan kontzentrazioa egin, gero San Nikolas plazaraino manifestazioan joan, eta azkenik, bertan egindako ekitaldiari babesa eman zioten atzo iluntzean 400 lagunek, Anjel Figueroa algortarra eta beste zortzi preso politiko gaixoen askatasuna aldarrikatzeko asmoz. Berataratu ziren guztiei eskaera horri tinko eusteko galdegin zien Laura Mintegi idazleak, Anjel kalera! herri ekimenaren izenean. Dagoeneko euren herrikide Figueroa aska dezatela eskatzeko 4.000 sinadura bilduak dituzte jada erakundeko kideek. Eta ostegunerako, apirilak 24, hitzaldia antolatu dute, 19:30ean, Villamonteko kultur etxean. Maiatzaren 11n, berriz, Langraizko espetxera (Gasteiz) egingo dute martxa. “Honelako ekitaldi batera inoiz etorriko ez litzatekeenari, ardura politikoa daukatenei, are eta gehiago, kontrako ideologia daukatenei ere”, aldiz, “norberaren eskubideen alde egiteko modurik inteligenteena da besteen eskubideen alde egitea” dela aurpegiratu zien.
Anjel Figueroa presoaren egoera egunetik egunera larriagotzen ari da. Epilepsia krisialdiak maizago izaten ditu eta gero eta gogorragoak, gainera. Azken hilabeteetan sarri eraman behar izan dute ospitalera, krisialdien larritasunagatik. Hala ere, ordu edo egun batzuk ospitalean egon, eta berriro eraman dute Langraizko espetxera. Atzo bertan eraman zuten azkenekoz ospitalera, eta handik berriro ere espetxera.
Etxeratek gogor salatu du Jose Luis Rodriguez Zapaterok azken lau urteetan aurrera eraman duen espetxe politika eta, horrekin batera, eskaini duen “errepresio bortitza”. Azken legealdian jazotako kartzeletako balantzea “beldurgarritzat” jo dute senideek, eta historian inoiz izandako preso politikoen zifrarik handienera iritsi direla azaldu dute; 735 espetxeratu guztira.
Anjel Figueroa preso politiko algortarraren osasun egoera larriaz kezkatuta hurrengo egunotarako hainbat ekitaldi izango dira gure herrikidearen askatasuna aldarrikatzeko. Lehenik eta behin, ostiralero egin ohi duen elkarretaratzeari eutsiko dio Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak eta horrekin bat egitera deitu nahi ditu herritarrak Anjel kalera! herri ekimenak. Kontzentrazioa 20:00etan izango da Algortako Telletxe plazan. Bertatik abiatuko da ordu erdi beranduago manifestazioa Txiki Otaegi plazaraino, bertan ekitaldia egiteko. Azkenik, apirilaren 24an, ostegunarekin, Figueroaren egoeraren inguruko hitzaldia egongo da, 19:30ean, Villamonteko kultur etxean.
Iragan larunbatean albiste txarra jaso genuen: Anjel Figueroa preso algortarra inoiz baino okerrago ikusi zuen bere amak goizean eginiko bisitaldian. Ondorioz, Langraizko espetxera abiatzeko deialdia zabaldu zen, protesta gisa, eta Anjel espetxetik ospitalera eraman zezaten. Erantsitako argazkietan ageri da eginiko protestaldia.
Anjel Figueroa preso gaixo algortarraren ama Langraizko espetxera (Gasteiz) bisitan joan zaio semeari gaur goizean eta horrek egoera oso larrian aurkitu duela jakinarazi du Uribe Kostako Askatasunak. Hartara, euskal jendarteari Langraitzera edo Txagorritxuko ospitalera hurbiltzeko deia luzatu diote.
Mari Carmen Fernandez, preso algortarraren amarekin hitz egiteko aukera izan du gaur Info Zazpi irratiak, Figeroak pairatzen duen gaixotasun larriaren egoera zein den azaltzeaz gainera, senitartekoen ikuspegitik horrelako egoera nola bizi den deskribatuz.
Anjel Figueroa preso politiko algortarraren osasun egoera larriagotuz doa egunetik egunera: epilepsia krisialdiak maizago eta gogorragoak izaten ari dira. Martxoaren 20an ospitaleratu behar izan zuten Txagorritxun (Gasteiz) eta, hurrengo egunean, Langraizko espetxera bueltatu zuten. Aste bete beranduago ere, hilaren 27an, Txagorritxura eraman eta apirilaren 4ra arte eduki zuten bertan. Apirilaren 7ko krisialdia, berriz, oso gogorra izan zen. Hala ere, goizaldean ospitaleratu eta gauean bueltatu zuten Langraizera, sendagiria jasota. Bada, gaur goizaldean, sartu eta pixka bat pasatu zaionean itzuli egin dute, urgentziazko tratamendua ematearen ondorioz.
Martxoaren 27an ospitaleratu behar izan zuten azkenekoz, Txagorritxun (Gasteiz), Anjel Figueroa Algortako euskal preso politiko gaixoa, epilepsia krisialdi baten ondorioz. Bada, dagoeneko Langraizko espetxean bueltan zela, lau krisialdi bortitz izan zituen igande gauean.