Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Ospitalean da berriro Anjel Figueroa krisialdi baten ondorioz

March 28th, 2008

9 orduz anjelekin

Argazkian, martxoaren 1ean, ia 750 lagunek parte hartu zuten preso gaixo algortarraren aldeko 9 ordutako elkarretaratzean

ELKARRETARATZEA: martxoak 28, ostirala, 20:00etan, Telletxen; Etxeratek deituta

Anjel Figueroa Algortako euskal preso politiko gaixoa berriro eraman behar izan dute Gasteizko Txagorritxu ospitalera, atzo bertan beste epilepsia krisialdi bat izan zuelako. Urtarrilaren 28an ere ospilateratu behar izan zuten, egun batzuk lehenago, Txagorritxun hilabetea egin ostean, Langraizko espetxera bueltatu eta lau krisialdi sufritu zituelako. Orduan, otsailaren 13ra arte egon zen ospitalean. Xehetasun gehiago jakin artean, gaur iluntzerako Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak hileko azken ostiralerako egindako deialdiarekin bat egitera deitzen zaituzte Anjel kalera! herri ekimenak. Algortako Telletxe plazan izango da elkarretaratzea, 20:00etan.

Algortarrak gaixotasun kroniko eta sendaezina du: epilepsia tenporala eta eskuinaldeko esklerosi mesiala, hain zuzen. Gainera, ezkerraldeko lobulu tenporalean beste foku bat duela antzeman zioten orain hilabete batzuk. Horren ondorioz krisialdi epileptiko larriak izaten ditu, krisialdi horietan konortea galtzen du, eta tartean absentziak, memoria galerak eta haluzinazioak ere izaten ditu. Horrenbestez, Anjel kalera! herri ekimena abiatu zuten 2007ko azaroaren 17an 50 bat algortarrek, euren auzokideari Kode Penalaren 92. artikulua aplikatu eta espetxetik atera dezatela eskatzeko asmoz.

zabaldubildudel.icio.us

Uncategorized | Comments | Trackback Jump to the top of this page

One comment on “Ospitalean da berriro Anjel Figueroa krisialdi baten ondorioz”

  1. 01

    [...] anjelkalera.mundua.com [...]

    Jump to the top of this page

Leave a Reply

You must be logged in to post a comment.

Categories

Meta