Anjel Figueroa askatzeko deia Txagorritxuko ospitalera eraman dute
2008 Otsaila 3


Argazkietan, Gazteizko Txagorritxu erietxearen aurrean batutako lagunak / Argazki Press
Anjel Figueroa preso politiko algortarraren senideak, lagunak eta beste hainbat herrikide ere, Gasteizko erietxeraino abiatu ziren atzo presoaren askatasuna galdegin eta algortarrari babesa eman asmoz. Goizeko 11:00ak aldera kotxe karabana irten zen preso politiko gaixoaren sorterritik, eta 12:30ak inguru eman zioten hasiera elkarretaratzeari Gasteizko Txagorritxu ospitalaren aurrealdean. “Anjel askatu! Preso gaixoak kalera” lelopean egin zuten mobilizazioa, eta Figueroak ospitaleko leiho txiki batetik agurtu ahal izan zituen bertan bildutakoak. Azken egunetan hainbat eta hainbat mobilizazio egin dituzte algortarraren askatasuna galdegiteko, bere osasun egoera txarra dela-eta. Lau epilepsia krisialdi izan ondoren, Anjel Figeroa Txagorritxun ospitaleratu behar izan zuten berriz aste honen hasieran.
Informazio gehiago: berria.info

Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.