Artxiboa: 2008 Urtarrila

Anjel Figueroaren egoera gogoratu dute Txomin Gezuraga eta Josu Rodriguezen ongi etorrian

Larunbata, 2008 Urtarrila 5

Algorta, Getxo, Berango eta inguruko herrietako ehunaka lagun, 500dik gora, batu ziren atzo Algortako Txiki eta Otaegi plazan pasa den hilabetean kaleratutako Txomin Gezuraga eta Josu Rodriguez gazteei ongi etorria emateko. Ekitaldia 19:30ak pasatuta hasi zen, “Anjel Figueroa, S.O.S.” salatzen zuen pankarta erraldoiak plazan nagusitzen zela. Ez zen hori izango gaixotasun larria eta sendaezina duen Algortako presoari buruzko aipamen bakarra, izan ere AAMko kideek, Gezuragak eta Rodriguezek Figueroarekin eta beste preso politiko gaixoekin gogoratzeaz gain, Laura Mintegi Figueroaren laguna, idazlea eta Anjel Kalera! herri ekimeneko kideak gogoratu zuen Anjeli Gurutzetan egindako burmuin-ebakuntza eta zelan ordutik hona txarrago dagoen. Era berean, egoera horren aurrean bere etxekoek, lagunek eta hainbat algortarrek “Anjel etxera ekartzeko” sortu duten plataformaren berri eman eta Figueroaren aldeko ekimenetan parte hartzera deitu zuen.

Berriak | 0 iruzkin

Anjel Figueroak ospitalean jarraitzen du

Ostirala, 2008 Urtarrila 4

Anjel larunbatean ospitaleratu zuten Txagorritxun krisialdi larri bi izan ondoren. Hasiera batean gaur alta ematea pentsatuta bazuten ere, bere egoera ikusita ezin izan diote egin beharreko probak eta erresonantziak egin eta bertan mantentzea erabaki dute, bere egoera egonkortu eta froga horiek egin artean gutxienez.

Berriak | 0 iruzkin

anjel kalera! blogaren 2008 Urtarrila artxiboetan zaude.

Meta