Bisita ukatu diete Angel Figueroaren senideei, berriro ere, ez biluzteagatik

2008 Urtarrila 31

etengabe

Anjelen etxekoek berriro salatu dute Ertzaintzak Txagorritxuko ospitalean ama eta arreba biluztarazi nahi izan dutela Anjel ikusi ahal izateko. Lehen salaketa urtarrilaren 8an jarri zuten. Anjel astelehenean ingresatu zuten berriro Txagorritxun. Asteartean Anjel ikusi ahal izateko biluztu behar zirela agindu zieten ama Mari Karmen eta arreba Amaiari. Bidegabekeria dela iritzita, ez zuten biluztu nahi izan eta Anjel ikusi gabe gelditu ziren.

Atzo, asteazkena, Amaia joan zen berriro Anjel ikustera eta ikusi gabe gelditu zen arrazoi berberengatik. Kontua Anjelen zaintzan dagoen Ertzaintzaren agintariaren arabera izaten dela esan dute Anjelen etxekoek.

Urtarrilaren 8ko salaketan adierazi bezala, normalean bisitako miaketak raketa elektromagnetikoaz egin ohi dira, eta modu horretan ez da gainerako bisitetan inolako arazorik izan. Gainera egun berean gizonezkoei raketaz miatu eta emakumezkoei biluzteko agindu zieten orduko hartan.

Albistea: gara.net eta berria.info

zabaldubildudel.icio.us

Berriak | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Meta