Bart lau krisialdi sufritu ostean Txagorritxun ospitaleratu dute berriro Anjel Figueroa

2008 Urtarrila 28

Astelehenetik ostiralera enkartelada Telletxen

ENKARTELADA: astelehenetik ostiralera, 20:00etan, Telletxen; Etxeratek deituta

Anjel kalera! herri ekimeneko kideekin bilduta zegoela jakinarazi diote telefonoz, gaur iluntzean, Anjel Figueroa preso gaixo algortarraren ama Mari Karmen Fernandezi bere semea berriro ere Txagorritxun ospitaleratu behar izan dutela. Ez diote, ordea, zehazterik izan goizez edo arratsaldez izan den; lagun baten bitartez izan baitu horren berri. Gauez, lau epilepsia krisialdi sufritu ditu Langraizeko espetxean Figueroak, adierazi diotenez. Dagoeneko, atzo, bisitan zeudela, txarto ikusi zutela aipatu du atsekabetuta bere amak. Epilepsia krisialdi larriak sufritu ostean ospitaleratu behar izan zuten eta, hilabetea Txagorritxun eman ostean, joan den aste bukaeran bueltatu zuten Langraizera. Horrenbestez, genituen kezka eta beldurrak bete egin dira. Askok katzelara hobeto dagoelako itzuli dutela pentsa dezakete, baina egoera ez da inondik inora horrelakoa. Ospitalean lasai zegoen Anjel, baina espetxeko baldintzek bere egoera larriagotu baino ez dute egiten. Hartara inoiz baino garrantzitsuago deritzogu preso algortarraren aldeko ekimenetan parte hartzea. Besteak beste, astero bezala, ostiralera bitartean, elkarretaratzea izango da arratsaldero Telletxen, 20:00etan, Etxeratek deituta. Anjel bizirik eta kalean nahi dugu. Osasun eskubidea zor zaio. Kode Penalaren 92. artikulua aplikatu behar zaio.

Anjel kalera!

zabaldubildudel.icio.us

Berriak | Iruzkinak | Trackback Igo gora

5 Iruzkinak “Bart lau krisialdi sufritu ostean Txagorritxun ospitaleratu dute berriro Anjel Figueroa”

  1. 01

    […] anjelkalera.mundua.com […]

    Igo gora
  2. 02

    Anjel Figueroa berriro ospitalera…

    Anjel Figueroaren egoera benetan kezkagarria da. Espainiako gobernuak bitartean gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelan hiltzera kondenatu nahi dituela dirudi….

    zabaldu.com-(e)k 2008 Urtarrila 28-(e)an bidalia
    Igo gora
  3. 03

    […] Anjel kalera! Herri ekimenak deituta elkarretaratzea egingo da larunbatean, urtarrilak 2, Gasteizko Txagorritxuko ospitalearen aurrean. Anjel  bertan ingresatuta dago. […]

    Igo gora
  4. 04

    […] Bi aste luze Gasteizko Txagorritxu ospilalean eman ondoren, asteazkenean eraman zuten berriro Langraitzeko espetxera Anjel Figueroa euskal preso politiko gaixoa. Bada, kartzelera heldu eta hurrengo egunean, astelehenean (atzo) epaiketa izango zuela jakinarazi zioten algortarrari. Kordobatik iritsi berri zela, azaroaren 29an Langraitzen sortutako liskarraren ondorioz, espetxe funtzionarioak berak jarri dio salaketa, “presoak eraso zuelakoan”. Mari Karmen Fernandez euskal errepresaliatuaren amaren ahotan bestelakoa da Figueroaren bertsioa: konortea galdu eta, esnatu zenean, lurrean etzanda eta eskuak loturik aurkitu zuen bere burua. Atake epileptikoa izan zuen algortarrak, kartzeleko arduradunek onartu bezala. Hala eta guztiz ere, funtzionarioari eguneko bi euro ordaintzea eskatzen diote, hilabete eta erdiko epean. “Dirua ere ez da hori. Kontua da beti nahi dutena lortzen dutela azkenean. “Handik hilabete batera ez zuen esan bada tipoak sorbalda minduta zuela”, tamaldu da Figueroaren amak. […]

    Igo gora
  5. 05

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Meta