Fernando Etxegarai plentziarraren ongi etorrian ere batuko dituzte bihar Anjel Figueroaren aldeko sinadurak

2008 Urtarrila 19

Fernando Etxegarairi ongi etorria Barakaldon

Argazkian, Fernando Etxegarairi hilaren 6an Barakaldon egindako ongi etorriaren irudi bat / Etengabe

EKITALDIA: urtarrilak 20, igandea, 13:00etan, Plentziako Astillero plazan

Igande honetan, urtarrilak 20, espetxean 20 urte baino gehiago egindako Fernando Etxegarai Gaztearenari ongi etorri ekitaldia egingo diote Plentzian. Hain zuzen ere, 13:00etan, Astillero plazan jarri dute hitzordua. Gauzak horrela, Plentziako Presoen Lagunak Anjel kalera! herri ekimenarekin harremanetan jarri eta preso gaixo algortarraren askatasuna aldarrikatzeko sinadurak batuko dituzte ekitaldian bertan. Etxegarairen omenezko bazkaria egiteko, ordea, Jai Alai frontoia erabiltzeko baimenik ez du eman independenteak buru dituen Plentziako Udalak. Hori dela eta, Urdulizen egingo dute, 14:30ean. Bestalde, txalaparta doinuez lagunduta, gaur eguerdian Algortako Telletxe plazan burututako sinadura bilketa arrakastatsua suertatu da. 

Etxegarai urtarrilaren 4an atera zen Pontevedrako A Lamako espetxetik, zigor osoa beteta. Senideentzat ezustekoa izan zen, orain dela hilabeteak data horretan kaleratze eguna finkatuta izan arren, azken aldian horri buruzko berririk ez zutelako, baita egun horretarako bisita eman zietelako ere. Izan ere, beldur ziren azken hileotan hain zabalduta dagoen Parot doktrina plentziarrari ere ez ote zioten aplikatuko. Gauzak horrela, bisitan albistea ezagutu ondoren itxaron zuten 22:00etan kaleratu arte eta berarekin egin zuten itzulera. Etxegarai 1987ko apirilaren 24an atxilotu zuten, eta urte hauetan guztietan espetxe ugaritik pasatu da: “legearen aplikazioaren arabera, baldintzapeko askatasunean 2002ko apiriletik kalean izan beharko litzateke, baina behin eta berriro salatu den bezala, praktikan, euskal preso politikoek ez daukate baldintzapeko askatasunaren eskubiderik ere”, Uribe Kostako AAMren arabera.

zabaldubildudel.icio.us

Berriak | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Meta