Ama eta arreba biluzten behartzeagatik ertzain bat salatu dute Anjel Figueroaren familiarrek

2008 Urtarrila 9

ukberri.net

Ekimen ibiltaria 2007

Argazkian, Mari Karmen Fernandez Anjel Figueroa presoaren ama ekimen ibiltariaren aurkezpenean, otsailaren 26an.

Anjel Figueroaren familiarrek salaketa egin dute epaitegian ertzain baten aurka, Txagorritxu ospitalean, Algortako preso politikoa bisitatzera joan diren bi egun desberdinetan ama eta arreba biluzarazi nahi izan eta bisita egin gabe utzi dituelako, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoran salatu duenez. “Izan ere, bisitako miaketak ‘erraketa’ elektromagnetikoaz egin ohi dira, eta modu horretan ez da gainerako bisitetan inolako arazorik izan. Urtarrilaren 5ean, ordea, Mari Karmen, Anjelen ama, semea ikustera joan zenean, biluztu behar zela agindu zion”, errepresioaren aurkako erakundeak azaldutakoaren arabera. “Que pocas ganas, que poco interes tienes de ver a tu hijo”, “Si solo tienes que desnudarte. Entre mujeres que mas te da”, esan zizkion ertzainak, AAMren bertsioaren arabera. 

Urtarrilaren 6an Karmen arrebari tokatu zitzaion. Egun horretan gainera Karmenen gizonak ez zuen inolako arazorik izan bisita egiteko, “erraketaz” miatu baitzuten. Salatutako emakumezko ertzain horrek ordea biluzteko agindu zion presoaren arrebari. Eta antzeko hitzak esan zizkion: “¡Que pocas ganas tienes de ver a tu hermano” eta holakoak.

zabaldubildudel.icio.us

Berriak | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Meta