Artxiboa: 2008 Urtarrila

Elkarretaratzea egingo da larunbatean Txagorritxun

Osteguna, 2008 Urtarrila 31

Anjel kalera! herri ekimenak deituta elkarretaratzea egingo da Txagorritxun larunbatean, otsailak 2, 12:30ean, Anjelen askatasuna aldarrikatzeko. Algortatik auto karabana irtengo da. Hitzordua 11:00etan izango da, Fadurako aparkalekuan.

Berriak | Iruzkin 1

Bisita ukatu diete Angel Figueroaren senideei, berriro ere, ez biluzteagatik

Osteguna, 2008 Urtarrila 31

Anjelen etxekoek berriro salatu dute Ertzaintzak Txagorritxuko ospitalean ama eta arreba biluztarazi nahi izan dutela Anjel ikusi ahal izateko. Lehen salaketa urtarrilaren 8an jarri zuten. Anjel astelehenean ingresatu zuten berriro Txagorritxun. Asteartean Anjel ikusi ahal izateko biluztu behar zirela agindu zieten ama Mari Karmen eta arreba Amaiari. Bidegabekeria dela iritzita, ez zuten biluztu nahi izan eta Anjel ikusi gabe gelditu ziren. Atzo, asteazkena, Amaia joan zen berriro Anjel ikustera eta ikusi gabe gelditu zen arrazoi berberengatik. Kontua Anjelen zaintzan dagoen Ertzaintzaren agintariaren arabera izaten dela esan dute Anjelen etxekoek.

Berriak | 0 iruzkin

Bart lau krisialdi sufritu ostean Txagorritxun ospitaleratu dute berriro Anjel Figueroa

Astelehena, 2008 Urtarrila 28

Anjel kalera! herri ekimeneko kideekin bilduta zegoela jakinarazi diote telefonoz, gaur iluntzean, Anjel Figueroa preso gaixo algortarraren ama Mari Karmen Fernandezi bere semea berriro ere Txagorritxun ospitaleratu behar izan dutela. Ez diote, ordea, zehazterik izan goizez edo arratsaldez izan den; lagun baten bitartez izan baitu horren berri. Gauez, lau epilepsia krisialdi sufritu ditu Langraizeko espetxean Figueroak, adierazi diotenez. Dagoeneko, atzo, bisitan zeudela, txarto ikusi zutela aipatu du atsekabetuta bere amak. Epilepsia krisialdi larriak sufritu ostean ospitaleratu behar izan zuten eta, hilabetea Txagorritxun eman ostean, joan den aste bukaeran bueltatu zuten Langraizera.

Berriak | 5 iruzkinak

Sinadura bilketa Tellagorrin

Larunbata, 2008 Urtarrila 26

Musika doinuez lagunduta sinadurak batzen ibili dira larunbat eguerdian, Algortako Tellagorri plazan, Anjel kalera! herri ekimeneko kideak. Ukberri.net-ek ateratako argazkiak dira hauek.

Berriak | 0 iruzkin

Anjel Figueroa Langraizera bueltatu dute

Ostirala, 2008 Urtarrila 25

Etxeratek hileko azken ostiralerako egindako deialdiarekin bat eginez, 170 lagun inguru elkartu dira Algortako Telletxe plazan, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak aldarrikatzeko. Horrenbestez, larunbat honetan, urtarrilak 26, 13:30ean Telletxetik abiatuko den manifestazioan parte hartzera deitu ditu herritarrak Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Iluntzean, ordea, ez da Algortan mobilizaziorik egingo, “gaizki ulertzeak gora behera, komunikabideek zabaldu dutenaren kontra”. Bizkaiko 16 gazteri Espainiako Auzitegi Nazionalean egin dieten epaiketa salatzea izango du helburu eguerdiko martxak. Bestalde, hilabetea Txagorritxu ospitalean eman ostean, dagoeneko Anjel Figueroa preso gaixo algortarra Langraizko espetxean dago, errepresioaren aurkako erakundeak jakinarazi duenez. Azkenik, Kabo Berden hil den Endika Iztueta santurtziarra gogora ekarriz, euskal iheslari politikoek “egoeraren laztasuna” nabarmendu du AAMk eta, bihar, Santurtziko parketik 19:00etan abiatuko den manifestazioan parte hartzera deitu du.

Berriak | 0 iruzkin

Urtarrileko azken ostiralean ere Anjel kalera!

Ostirala, 2008 Urtarrila 25

Etxerat elkarteak gaurko, urtarrilak 25, egindako deialdiarekin bat eginez, hileko azken ostiraleko elkarretaratzeetan parte hartzera deitu nahi ditu herritarrak Anjel kalera! herri ekimenak. Preso gaixoen askatasuna aldarrikatzea izango dute ardatz iluntzeko protestek. Kode Penalaren 92. artikulua aplikatuz, gaixotasun larriak dituzten gainontzeko euskal preso politikoak eta Anjel Figueroa algortarra bera ere kalean uztea eskatuko dugu berriro ere. Horrenbestez, 20:00etan egingo da kontzentrazioa, Algortako Telletxe plazan. Bestalde, aurreko larunbatean egin bezala, bihar ere Figueroaren aldeko sinadurak batuko ditugu 13:00etatik 14:00etara, musikaz lagunduta. Oraingoan Algortako Tellagorri plazan.

Berriak | 0 iruzkin

Sinadura bilketa Telletxen

Larunbata, 2008 Urtarrila 19

Txalaparta doinuez lagunduta sinadurak batzen ibili dira larunbat eguerdian, Algortako Telletxe plazan, Anjel kalera! herri ekimeneko kideak. Amaia Figueroak ateratako argazkiak dira hauek.

Berriak | 0 iruzkin

Fernando Etxegarai plentziarraren ongi etorrian ere batuko dituzte bihar Anjel Figueroaren aldeko sinadurak

Larunbata, 2008 Urtarrila 19

Igande honetan, urtarrilak 20, espetxean 20 urte baino gehiago egindako Fernando Etxegarai Gaztearenari ongi etorri ekitaldia egingo diote Plentzian. Hain zuzen ere, 13:00etan, Astillero plazan jarri dute hitzordua. Gauzak horrela, tokiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Anjel kalera! herri ekimenarekin harremanetan jarri eta preso gaixo algortarraren askatasuna aldarrikatzeko sinadurak batuko dituzte ekitaldian bertan.

Berriak | 0 iruzkin

Anjel Figueroa preso gaixoaren aldeko sinadura bilketa izango da bihar Algortan

Ostirala, 2008 Urtarrila 18

Txalaparta doinuez lagunduta, sinadurak batzeko mahaia jarriko du larunbat honetan, urtarrilak 19, Algortan, Anjel kalera! herri ekimenak. Horrenbestez, 13:00etatik 14:00etara, Telletxe plazan (metro geltoki alboan) da hitzordua. Hurrengo larunbatetan ere mahaiak jartzen jarraitzeko asmoa dago, asteburu bakoitzean toki bat edo bestea aukeratuz.

Berriak | 0 iruzkin

Ama eta arreba biluzten behartzeagatik ertzain bat salatu dute Anjel Figueroaren familiarrek

Asteazkena, 2008 Urtarrila 9

Anjel Figueroaren familiarrek salaketa egin dute epaitegian ertzain baten aurka, Txagorritxu ospitalean, Algortako preso politikoa bisitatzera joan diren bi egun desberdinetan ama eta arreba biluzarazi nahi izan eta bisita egin gabe utzi dituelako, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoran salatu duenez. “Izan ere, bisitako miaketak ‘erraketa’ elektromagnetikoaz egin ohi dira, eta modu horretan ez da gainerako bisitetan inolako arazorik izan. Urtarrilaren 5ean, ordea, Mari Karmen, Anjelen ama, semea ikustera joan zenean, biluztu behar zela agindu zion”, errepresioaren aurkako erakundeak azaldutakoaren arabera. “Que pocas ganas, que poco interes tienes de ver a tu hijo”, “Si solo tienes que desnudarte. Entre mujeres que mas te da”, esan zizkion ertzainak, AAMren bertsioaren arabera.

Berriak | 0 iruzkin

anjel kalera! blogaren 2008 Urtarrila artxiboetan zaude.

Meta