Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Artxiboa: 2007 Abendua

Txagorritxun ospitaleratu dute Anjel Figueroa

Igandea, 2007 Abendua 30

Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazitakoaren arabera, atzo eguerdian krisialdi larri bat izan zuen Aljel Figueroa Algortako preso politikoak eta, gero, gauerdian beste larriago bat. Horren ondorioz Txagorritxun ospitaleratu dute berriro ere. “Anjelek izaten dituen krisialdien kronologiari erreparatuta badirudi ziklikoki izaten dituela. Orain Txagorritxun dagoelarik, komenigarria izango luke bertan denboraldi bat egitea, ospitalean kartzelan ez duen lasaitasuna izaten baitu, kartzelako bizimodua eta ordutegia guztiz desegokiak baitira holako gaixotasuna duten pertsonarentzat”, adierazi du errepresioaren aurkako erakundeak. Bitartean, Garzonen debekua gora behera, 350 bat lagunek egin zuten mnifestazioa ostiralean Algortan. Arazorik gabe gainera, ertzainik ere ez zen aurkeztu.

Berriak | 0 iruzkin

Garzonek gaurko manifestazioa debekatu du

Ostirala, 2007 Abendua 28

Gara egunkariak zabaldu duenez Garzonek manifestazioak debekatu ditu Algortan eta beste hainbat lekutan, manifestazio deialdiak “ETA-Segi-Ekin-Gestoras pro Amnistia-Askatasuna-Batasuna” egiten dituztela eta.

Berriak | 0 iruzkin

Anjel Figueroaren askatasuna aldarrikatu eta Natividad Junkoren hilketa salatuko dute iluntzean Algortan

Ostirala, 2007 Abendua 28

Urteko azken ostiraleko mobilizazioekin bat eginez, Etxerat elkarteak gaurko, abenduak 28, deitutako mobilizazioan bat egitera deitu ditu auzotarrak Anjel kalera! herri ekimenak. Preso gaixoen askatasuna aldarrikatzea izango dute ardatz iluntzeko protestek. Kode Penalaren 92. artikulua aplikatuz, gaixotasun larriak dituzten gainontzeko euskal preso politikoak eta Anjel Figueroa algortarra bera ere kalean uztea eskatuko du auzotar ugarik azaroaren 17an abiatutako ekimenak. Horrenbestez, manifestazioa deitu dute, 20:00etatik, Algortako Telletxe plazatik abiatuta. Horretaz gain, sakabanaketa politikarekin amaitzeko aldarrikapena eta horrek azken egunetan izan dituen ondorio tamalgarrien aurkako oihuak ere kalean izango dira. Mobilizazioetan Natividad Junko Terueleko kartzelara bidean izandako auto istripuaren ondorioz hildako Unai Gonzalez preso politiko gasteiztarraren amaginarrebari ere gorazarre egingo diote.

Berriak | 0 iruzkin

anjel kalera! blogaren 2007 Abendua artxiboetan zaude.

Meta