Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Langraizen bakartuta daukate Anjel Figueroa

November 30th, 2007

anjel figueroa SOS

Argazkian, arratsalde osoan egon da zintzilik Telletxen Figueroaren aldeko pankarta erraldoia.

Anjel Figueroa gaixotasun kroniko eta sendaezina duen Algortako preso politikoa atzo bertan heldu zen Langraizko espetxera, larunbatean Kordobatik atera eta Valdemoron (Madril) eta Burgosen gauak eman ondoren. Figueroaren osasun egoera ezagututa, leku aldaketak ekar ditzakeen ondorioak nahikoak ez balira, Langraizera heldu eta bertoko funtzionarioekin izandako tira-biraren ondorioz, preso arriskutsuentzako ziega batean sartu dute, oherik ere ez daukan ziegan. Algortarrak epilepsia tenporala eta eskuinaldeko esklerosi mesiala dauka eta, orain gutxi, beste foku bat aurkitu zioten ezkerreko lobuluan. Kartzelak ez ditu betetzen duen gaixotasunarekin bizitza bermatzeko behar dituen bizi baldintzak. Are gutxiago, bakartuta edukita. Bitartean, Telletxe plazan burutu den hileko azken ostiraleko elkarretaratzean, berrehun lagundik gora batu dira. Hasiera batean, kontzentrazioa, Figueroaren eta gainontzeko preso politiko gaixoen askatasuna aldarrikatzeko izan behar bazuen ere, egunak emandakoa ahazterik ez dute izan bertaratutakoek. Kontzentrazioan bertan jakinarazi dute arratsaldeko bostak aldera atxilotu dutela, Barrikako bere etxean, Paul Asensio 18/98ko auziperatu algortarra.

zabaldubildudel.icio.us

Berriak | Comments | Trackback Jump to the top of this page

Leave a Reply

You must be logged in to post a comment.

Meta