Ostirala, 2007 Azaroa 30
Anjel Figueroa gaixotasun kroniko eta sendaezina duen Algortako preso politikoa atzo bertan heldu zen Langraizko espetxera, larunbatean Kordobatik atera eta Valdemoron (Madril) eta Burgosen gauak eman ondoren. Figueroaren osasun egoera ezagututa, leku aldaketak ekar ditzakeen ondorioak nahikoak ez balira, Langraizera heldu eta bertoko funtzionarioekin izandako tira-biraren ondorioz, preso arriskutsuentzako ziega batean sartu dute, oherik ere ez daukan ziegan.
Berriak |
Osteguna, 2007 Azaroa 29
Hilabeteko azken ostiraleko mobilizazioekin bat eginez, Etxerat elkarteak ostiral honetarako, azaroak 30, deitutako elkarretaratzean bat egitera deitzen ditu auzotarrak Anjel kalera! herri ekimenak. Preso gaixoen askatasuna aldarrikatzea izango dute ardatz biharko kontzentrazioek.
Berriak |
Asteartea, 2007 Azaroa 27
Azaroaren 19an Kordoban epaiketa egin ostean, Langraizko espetxera bidean da Anjel Figueroa gaixotasun kroniko eta sendaezina duen Algortako preso politikoa. Larunbatean eraman zuten Kordobako espetxetik Valdemorora (Madril) eta han eman ditu azken gauak. Lekualdaketaren ohiko ibilbidearen arabera, familiarrek adierazi dute seguruenez Burgosen lo egingo duela bihar, asteazkena; ostegunean Langraizera heltzeko.
Berriak |
Asteartea, 2007 Azaroa 27
Anjel kalera! Herri ekimena Anjel kaleratzearen aldeko sinadurak biltzen hasi da. Sinadurak batzea eta Anjel kaleratzeko eskabidean laguntzea zure esku ere badago: deskargatu sinadura orria, zure inguruan sinadurak batu eta sinadurak batzen dauden ohiko lekuetara eraman.
Berriak |
Osteguna, 2007 Azaroa 22
Anjel Figueroa gaixotasun kroniko eta sendaezina duen Algortako preso politikoa astelehenean, azaroak 19, juzgatu zuten Kordobako epaitegian. Fiskalak 30 eguneko 5 euroko isuna eskatu zuen, hau da, 150 euro, autoritatearen errespetuaren kontrako falta egotzita. Epaiketa hori zela eta, hilaren 8an eraman zuten Figueroa Euskal Herritik eta, aste batez leku-aldatzean ibili ostean, 14an heldu zen Kordobara. Aurreko beste leku-aldaketa batean miaketari uko egin eta guardia zibilei iraindu eta ostikoka hasi izana leporatu zioten asteleheneko epaiketan, bere garaian Guardia Zibilak egin zuen salaketaren harira.
Berriak |
Larunbata, 2007 Azaroa 17
Uztailaren 30n, Algortako San Inazio jaietan bertso-bazkaria egin ostean, txikiteoan ibili ziren Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariak herriko tabernetan zehar. Amnistia tabernan presoak gogoratu eta beste bertsoen artean bideoan ikus daitezkeen bertsoak bota zituzten Anjel Figueroaren inguruan.
Bideoak |
Larunbata, 2007 Azaroa 17
Anjel Kalera! herri ekimena abiatu dute 50 bat algortarrek. Ukberri.net-ek ateratako argazkiak dira hauek.
Berriak, Bideoak |
Larunbata, 2007 Azaroa 17
Espainiako Auzitegi Nazionalak gaixotasun larri eta sendaezina duen Anjel Figueroa preso politiko algortarrari askatasuna ukatu ondoren, “injustiziaren aurrean matxinatu” dira Algortako 50 bat auzokide eta “Anjel kalera!” herri ekimena abiatu dute gaur goizean. Ekimenak helburu garbia jarri dio bere buruari: “Anjel ekarriko dugu bizirik eta libre”, eta horren berri eman die bai Anjelen senideei eta baita Espainiako Auzitegi Nazionalaren epaileei.
Berriak |