Anjel kalera! herri ekimenaren partaideak Getxoko herritarrak gara. Anjelen egoera larriak bildu gaitu. Eta gure helburua horixe da: Anjel kalean eta bizirik nahi dugu.
Espainiako Gobernuak izan ditzakeen interes politikoak areagotu egiten du gure kezka. Horregatik azpimarratu nahi dugu Anjel bizirik nahi dugula.
Horregatik ere, gogora ekarri nahi ditugu Anjelek bezala gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten beste hamabi euskal preso politikoak. Horiei ere, Kode Penalaren 92. artikulua aplikatu behar zaie. Osasun eskubidea zor zaie, osasun eskubidea bermatu behar zaie, gainerako euskal preso politiko guztiei bezala.
